LH6

DAY 5, THURSDAY (LEON, ENGLISH CAMP)

Good morning everybody!!!!

Monitoreak, Ion eta Nora txundituta daude gurekin, egunero garbitzen hasten dugu eguna. Txabolak distiratsu barrutik eta kanpotik!  Pintura pote bat emanez gero, txabola guztiak margotuta.

Eguna hasteko meditazio pixkat… OOOOOMMMMMMM eta dantzatzera!

Bazkaldu ondoren, Nora eta Ionekin proiektua eta jaialdia aurreratzen jarraitu dugu.

Ondoren, mendira igo gara…..  a ze paisaje ederrak!

Gaur OSCAR SARI banaketarako guap@ guap@ jartzea erabaki dugu… hona hemen gure “outfit” & “make up” emaitza:

 

Muxu bat nahi?

 

         

Afaltzeko ordua!!

 

Egun hauetan grabatutako pelikulak erakutsi eta bozkaketak egin ondoren, sariak banatu dituzte: “The Oscar goes to…….” Lan bikaina egin duzue! ZORIONAK!

 

Egun borobila, leher eginda gaude eta bagoaz lotara.

GOOD NIGHT!!!!! 🙂

 

 

LH6

DAY 3, TUESDAY (LEON, ENGLISH CAMP)

EgunON

Ze azkar pasatzen den denbora….

Eguna euritsu hasi dugu gaurkoan, xirak hartu eta gosaltzera joan baino lehen, etxetxoak garbitzeko tartea hartu dugu (edo saiatu gara behintzat…)

                                       

                Goizeko saioen ondoren…

Bazkaltzeko ordua iritsi da…..

Denbora librean batzuk dantzan, besteak kroketa egiten, estiramenduak… eta “booooooooooonba”

 

 

 

 

 

 

Txuekaren Polka influencer

 

 

 

 

 

Arratsaldeko saioan bi taldetan banatu gara:

Alde batetik, ingeleseko proiektua lantzen jarraitu dugu Norarekin.

Bestetik, ekaineko jaialdia prestatzen hasi gara Ionekin.

 

 

 

 

 

BIHAR ARTE!!!!!!!!!

 

 

 

 

LH6

DAY 2, MONDAY (LEON, ENGLISH CAMP)

Good morning everybody!!

Batzuk goizeko 7etatik esna oilarrarekin batera…… eguna topera hasteko irrikaz!!!

                                                  

Orokorrean primeran egin dugu lo, nahiz eta batzuen puzker eta zurrunka soinua entzun…. Begira gure etxetxoak:

Orain, gosaltzeko ordua eta gero gorputzak aktibatzeko dantza pixka bat!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Goizeko dantza saioa, hasi aurretik giharrak luzatzea komeni.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bazkaldu, atseden hartu eta Norarekin English Class, Do you understand?

ai ai ai! Jaialdian ze? jai? 

Egun luzearen ondoren gaueko tertulia, eta mundua konpondu ondoren ohera

LH6

DAY 1, SUNDAY(LEON, ENGLISH CAMP)

Kaixo Leonetik familia!!!!!

Eguerdiko 15:00tan Getariatik abiatu eta bidaia luuuuuuuze baten ondoren iritsi gara “Robledo de Fenar” herrira.

Gure etxetxoetan kokatu gara, gurekin batera egongo diren Sarriako ikasleak ezagutu ditugu, baita irakasleak ere. Konturatzerako, afaltzeko ordua iritsi zaigu!!

Tripak ondo beteta eta jolas batzuk egin ondoren, lotara goaz!!!!!

SWEET DREAMS……. SEE YOU TOMORROW!!!! 🙂 

 

 

Sailkatu gabea

ATZEGI-KOEN BISITA

Atzegi adimen desgaitasuna duten pertsonentzat laguntza eskaintzen duen elkartea da eta haien proiektua azaltzera etorri dira gure gelara.

Bertako partaidea da gure eskolan lanean dagoen AMAIA. Amaiaren bizitza ezagutu eta berarekin solasean ibili gara.

Neska jator eta alaia benetan!

 

LH6

EUSKAL EMAKUME MUSIKARIAK ETA ZARAUZKO OROKIETA IRRATIRA IRTEERA

 

Dakizuen bezala, asteazkenean, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan genuen eta Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean Euskal Emakume Musikariak gaitzat hartuta hainbat ekintza egin ditugu.

Ekintzen artean, Anari eta La Basu artistak Orokietako Irratian elkarrizketatu ditugu. Gure gelako ikasleek izan dute La Basuri elkarrizketa prestatzeko ardura. Astelehenan Zarautzera autobusez joan ginen, Orokietako irratia ezagutu eta bertan denek irratzaio baten parte hartzeko aukera izan genuen. 

 

 

   

Zarautzen Orokietako 6. mailako ikasleak ezagutu eta jolasteko aukera izan ondoren, bazkaltzeko tarte bat hartu eta buelta menditik oinez egin genuen.

Benetan, egun polita pasa genuen!

Hurrengo egunean, Anek, Noak eta Samirrek ezin hobeto egin zizkieten LA BASURI denen artean prestaturiko galderak, beti ere Orokietako ikasleak tekniko lanetan izanda.

Hemen dituzue bi elkarrizketak entzungai:   ANARI   LA BASU

Elkarrizketaren ondoren  sorpresatxo bat ere izan genuen; La Basu etorri zen gure gelara. Bertan, gure gaztetxoek egindako galderei irribarretsu eta gogo onez erantzuteaz gain, danak rapeatzen jarri gaitu.                            

HEMEN DUZUE BIDEOA IKUSGAI             

 

 

Eskerrik asko Anari eta La Basuri bidea egiteagatik eta zuen gertutasunagatik!   

Ederra esperientzia!