Irailak 30ean Zumaiako Algorri interpretazio zentroa bisitatzera joan ginen. Lehendabizi, bideo bat ikusi genuen eta bertan mundua nola sortu zen, plaka tektonikoak, pangea, flyshak… ikusi ahal izan genituen. Baita ere, aspaldiko fosil desberdinak aztertu genituen, eta flyshak zer ziren azaldu ziguten.
Ondoren, indarrak hartu eta Algorrira joan ginen. Bertan dinosauroen garaian erori zen kraterraren hautsaren geruza ikusi genuen eta jarraian flyshak ikustera jaitsi ginen hondartzara.
Bazkaldu, parkean jolastu, eta berriro Algorri interpretazio zentrora bueltatu ginen. Bertan mineral ezberdinen ezaugarriak ikusi genituen eta bukatzeko, mineralen tailerra egin genuen. Agurtu eta Getariara bueltatu ginen.
Oso ondo pasa genuen eta espero dugu berriro bueltatzea.
ESKERRIK ASKO!!!
ARAITZ, INHAR, SAMIR, LARISA eta JOKIN LASA