ERTZAINEKIN SOLASEAN
Urriak 28-an ertzainak etorri ziren gure gelara, ziberbulling-az eta interneteko arriskuez hitz egitera.
Lehenengo, interneteko arriskuak azaldu zituzten eta kasu batzuk ere erakutsi zizkiguten. Esate baterako, kontuz ibiltzeko interneten, ez dakizulako zein dagoen pantailaren atzean. Kasu batzuetan, jendeak interneten bilatutako argazkiak jartzen ditu bera dela esanez. Beraz, hori jasotzen duenak bere argazkiak bidaltzen hasten da eta pantailaren atzean dagoenak bere helburua lortzen du.
Bulling-a eta ziberbulling-a zer den azaldu ziguten. Ziberbulling-a internet bidezko bulling-a da. Gaiarekin lotutako zenbait bideo ere ikusi genituen. Argi geratu zitzaiguna da; horrelako egoera baten aurrean bazaude edo antzeko zerbait gertatzen bazaizu norbaiti esan behar diozula, ESKATU LAGUNTZA eta EZ GELDITU ISILIK.
Amaitzeko esan, hitzaldia interesgarria iruditu zitzaigula eta gustura egon ginela.
ANE, LUR, LIER, ANER eta FIORELLA