Dakizuen bezala, asteazkenean, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan genuen eta Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean Euskal Emakume Musikariak gaitzat hartuta hainbat ekintza egin ditugu.
Ekintzen artean, Anari eta La Basu artistak Orokietako Irratian elkarrizketatu ditugu. Gure gelako ikasleek izan dute La Basuri elkarrizketa prestatzeko ardura. Astelehenan Zarautzera autobusez joan ginen, Orokietako irratia ezagutu eta bertan denek irratzaio baten parte hartzeko aukera izan genuen.
Zarautzen Orokietako 6. mailako ikasleak ezagutu eta jolasteko aukera izan ondoren, bazkaltzeko tarte bat hartu eta buelta menditik oinez egin genuen.
Benetan, egun polita pasa genuen!
Hurrengo egunean, Anek, Noak eta Samirrek ezin hobeto egin zizkieten LA BASURI denen artean prestaturiko galderak, beti ere Orokietako ikasleak tekniko lanetan izanda.
Hemen dituzue bi elkarrizketak entzungai: ANARI LA BASU
Elkarrizketaren ondoren sorpresatxo bat ere izan genuen; La Basu etorri zen gure gelara. Bertan, gure gaztetxoek egindako galderei irribarretsu eta gogo onez erantzuteaz gain, danak rapeatzen jarri gaitu.
Eskerrik asko Anari eta La Basuri bidea egiteagatik eta zuen gertutasunagatik!
Ederra esperientzia!