LH6

EUSKAL EMAKUME MUSIKARIAK ETA ZARAUZKO OROKIETA IRRATIRA IRTEERA

 

Dakizuen bezala, asteazkenean, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan genuen eta Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean Euskal Emakume Musikariak gaitzat hartuta hainbat ekintza egin ditugu.

Ekintzen artean, Anari eta La Basu artistak Orokietako Irratian elkarrizketatu ditugu. Gure gelako ikasleek izan dute La Basuri elkarrizketa prestatzeko ardura. Astelehenan Zarautzera autobusez joan ginen, Orokietako irratia ezagutu eta bertan denek irratzaio baten parte hartzeko aukera izan genuen. 

 

 

   

Zarautzen Orokietako 6. mailako ikasleak ezagutu eta jolasteko aukera izan ondoren, bazkaltzeko tarte bat hartu eta buelta menditik oinez egin genuen.

Benetan, egun polita pasa genuen!

Hurrengo egunean, Anek, Noak eta Samirrek ezin hobeto egin zizkieten LA BASURI denen artean prestaturiko galderak, beti ere Orokietako ikasleak tekniko lanetan izanda.

Hemen dituzue bi elkarrizketak entzungai:   ANARI   LA BASU

Elkarrizketaren ondoren  sorpresatxo bat ere izan genuen; La Basu etorri zen gure gelara. Bertan, gure gaztetxoek egindako galderei irribarretsu eta gogo onez erantzuteaz gain, danak rapeatzen jarri gaitu.                            

HEMEN DUZUE BIDEOA IKUSGAI             

 

 

Eskerrik asko Anari eta La Basuri bidea egiteagatik eta zuen gertutasunagatik!   

Ederra esperientzia!

 

LH6 · Sailkatu gabea

WONDERS OF THE WORLD!

Hello!!!!!

We are the students of LH6 and in our English lesson, we started the project about “The 7 Wonders of the World“. Some years ago (in 2007), there was a contest to select the 7 wonders of the world and we are discovering new places and learning a lot of things about them. 

Next year, there will be another contest to choose new wonders all over the world. We think that the Basque Country should participate too.

We selected “The 7 natural wonders of the Basque Country” :

1-Flysch in Zumaia.
2-Kontxas harbour in Donostia.
3-Urederra’s waterfall.
4-Oma forest in the natural reserve of Urdaibai.
5-Table of the 3 kings mountain
6-Añana’s salt valley
7-Ekain’s cave.

 

 

 

 

We also prepared a presentation with more information about these wonders: Wonders of the Basque Country (Iturzaeta students)

We hope you like it and see you soon!!!!!!!!!

 

LH6

ALGORRIRA IRTEERA

Irailak 30ean  Zumaiako Algorri interpretazio zentroa bisitatzera joan ginen. Lehendabizi, bideo bat ikusi genuen eta bertan mundua nola sortu zen, plaka tektonikoak, pangea, flyshak… ikusi ahal izan genituen. Baita ere, aspaldiko fosil desberdinak aztertu genituen, eta flyshak zer ziren azaldu ziguten.

             

Ondoren, indarrak hartu eta Algorrira joan ginen. Bertan dinosauroen garaian erori zen kraterraren hautsaren geruza ikusi genuen eta jarraian flyshak ikustera jaitsi ginen hondartzara. 

Bazkaldu, parkean jolastu, eta berriro Algorri interpretazio zentrora bueltatu ginen. Bertan mineral ezberdinen ezaugarriak ikusi genituen eta bukatzeko, mineralen tailerra egin genuen. Agurtu eta Getariara bueltatu ginen.

Oso ondo pasa genuen eta espero dugu berriro bueltatzea.  

ESKERRIK ASKO!!! 

ARAITZ, INHAR, SAMIR, LARISA eta JOKIN LASA

LH6

ZINEMALDIA

Irailak 22 osteguna, LH-ko ikasle guztiak Donostiako zinemaldira joan ginen “Terra Willy: Planeta ezezaguna” pelikula ikustera Anoetako belodromoan.    

Goizeko bederatzietan eskolan gelditu ginen denok eta autobusean joan ginen gogotsu pelikula ikustera. Iritsi orduko autobus pila bat ikusi genituen eta eskola askorekin elkartu ginen. Belodromo barrura sartu eta aurkezle bat zegoen hitz egiten, egia esan pixka bat aspertu ginen, baina Pepper robota aurkeztu ziguten, Donostiako unibertsitatean sortua, hor denok alaitu ginen eta gero pelikula ikusi genuen.  

Ondoren, atera eta Belodromo ondoan hamaiketakoa jan genuen. LH1 eta LH2-koak autobus batean sartu ziren eta LH3,4,5 eta 6 beste batean. LH1 eta LH2ko-en autobusa Orion gelditu zen eta hondartza ondoko parke batean bazkaldu zuten, ondoren autobusez itzuli ziren Getariara.

Gure autobusa Zarautzen gelditu zen eta malekoian bazkaldu genuen parke baten ondoan. Guk aldiz Zarautzen bazkaldu genuen eta ondoren oinez  itzuli ginen Getariara. Denok arratsaldeko lauretan Getarian geunden.  

Nahiz eta neka-neka eginda bukatu, ederki pasa genuen egun polit hartan. 

JOKIN TXUEKA, NAHIA, UXUE eta AXEL

 

 

LH6

KIROL ASTEA

ARRAUNA

Irailak 19 eta 20ean kirol astea tokatu zitzaigun eta asteko ekintza bat arrauna izan zen. Talde handia garenez bi taldetan banatu ginen eta talde bat uretan zegoenean, besteak gimnasioan zeuden. Bi egun horiei esker gelako asko arraunean apuntatu gara. 

 

 

Gimnasioan hainbat ariketa egiten egon ginen: ergometroa, pesak, pilota pisuak… 


 

Uretan, Getariako moilan ibili ginen arraunean. 

   

          Oso ondo pasa genuen arrauna egiten, ERREPIKATU NAHIKO GENUKE !! 

ORKATZ, FIORELLA, SUHAR eta LORE

 

ESKALADA

Irailak 21 eta 23an, Getariako kiroldegian egon ginen bi eskalada saio egiten, hau izan baita egokitu zaigun bigarren kirola. Bi taldetan banatu ginen eta bi ekintza desberdin egin genituen. Talde b at rokodromoan eta bestea kiroldegi kanpoko paretan. 

                                

Rokodromoan, eskaladako jolas batzuk egin genituen adibidez: zapi jolasa eta oso ondo pasa genuen.

                       

Kanpoan, arnesak jarri genituen eta harrizko pareta igo eta jaitsi egin genuen. Eskaladan ibiltzen diren tresnak erakutsi eta azaldu zizkiguten esate baterako: mosketoia, soka, arnesa…  

 Eskalada probatuta ez dutenei, gomendatzen diegu probatzea, oso esperientzia polita izan zelako eta oso gustura ibili ginelako. 

                                

NOA, PAUL, INTZA eta UNAX 

 

 

LH6

2022-2023 IKASTURTEA

KAIXO!!!

 Gu LH6-ko ikasleak gara. 2022-2023  urtea, Iturzaeta eskolan azkeneko ikasturtea dugu.  

Aurreko urtetik irakasle asko aldatu dira.

Adibidez gure tutorea, Bego Arrieta, lehenengo hiruhilekorako etorri da eta gero Nagore itzuliko da.

Beste irakasle berri batzuk ere etorri dira, adibidez Nora ingelesekoa edo Jon musikakoa, baita Joana gorputz hezkuntzakoa ere. 

 Dagoeneko gela apaindu dugu. karpetei, pertxei, apalei… izena jarri diegu eta txokoetan banatu dugu gela.  

Dena prest daukagu kurtsoan zehar lan, jolas edo dena-delakoa egiteko.  

ESPERO KURTSO HONETAN BESTEETAN BEZAIN ONDO PASATZEA!!! 

                     

                               LUR ETA ANER!!!