Sailkatu gabea

ALKATE TXIKI EGUNA

ALKATE TXIKI 

 

Aurten, urtero bezala alkate txiki eguna ospatu dugu eta gu izan gara partaideak: 

  • Alkatea: Orkatz 
  • Zinegotziak: Lore, Uxue, Intza, Jokin, Orkatz, Aner eta Suhar 

Hasteko, Txomorro magoaren ikuskizuna aurkeztu genuen eta ikuskizuna hasi zen eskolako aretoan. 

 

                                              

 

Gero, udaletxera jeitsi eta LH-ko ikaleek egin zizkiguten galderak entzun eta erantzun egin genituen Pleno aretoan. 

                                       

 Hortik atera eta hiru txafero eta… 

BURUHANDIAK!!! 

 

Ondoren guraso elkarteak antolatu zuen afaria egon zen plaza berduran eta bukatzeko: 

DISKO FESTA!!! 

 

Hurrengo egunean, Katxapo haurreskolako atari berria inauguratu genuen. 

                                                            

                   Bi egun horietan, ikaragarri ondo pasa genuen eta esperientzia polita izan zen. 

 

 ORKATZ, UXUE, LORE, JOKIN TXUEKA, SUHAR eta INTZA

Sailkatu gabea

ERLIEBEA

Ikasturteko lehen proiektua: Erliebea 

Gure lehen proiektua, erliebea izan da eta sei gai landu ditugu: 

  •  Kanpo geruzak 
  • Barne geruzak
  • Kanpo eragileak 
  • Barne eragileak 
  • Harriak eta mineralak 
  • Erliebe motak: 
    • Itsasertzeko erliebea 
    • Barnealdeko erliebea 

Gai hau bukatzeko maketak eta aurkezpenak prestatu genituen eta Azaroak 3-an LH3an aurkeztu genituen. 

Pitufos taldeak barne eta kanpo geruzak aurkeztu zituzten: 

Lapurrak taldeak barne eragileak aurkeztu zituzten eta bukaeran sumendi baten erupzioaren simulakro bat egin zuten: 

 

Festatarrak taldeak kanpo eragileak aurkeztu zituzten: 

 Jarraian erliebe motak aurkeztu zituzten, lehendabizi  barnealdeko erliebea Maionesas taldeak: 

 

Eta bukatzeko itsasertzeko erliebea Artaxiak taldeak: 

Egia esan, gai hasieran, teoria ematen hasi ginenean ez zen hain interesgarria, baina maketa egiterakoan interesa piztu zitzaigun. Hortik aurrera gustura ibili ginen proiektuan zehar. 

 

UXUE, NAHIA, SUHAR, LORE, JOKIN TX ETA AXEL. 

 

Sailkatu gabea

ZIBERBULLING-AREN INGURUKO HITZALDIA

ERTZAINEKIN SOLASEAN 

Urriak 28-an ertzainak etorri ziren gure gelara, ziberbulling-az eta interneteko arriskuez hitz egitera.  

Lehenengo, interneteko arriskuak azaldu zituzten eta kasu batzuk ere erakutsi zizkiguten. Esate baterako, kontuz ibiltzeko interneten, ez dakizulako zein dagoen pantailaren atzean. Kasu batzuetan, jendeak interneten bilatutako argazkiak jartzen ditu bera dela esanez. Beraz, hori jasotzen duenak bere argazkiak bidaltzen hasten da eta pantailaren atzean dagoenak bere helburua lortzen du. 

 

Bulling-a eta ziberbulling-a zer den azaldu ziguten. Ziberbulling-a internet bidezko bulling-a da. Gaiarekin lotutako zenbait bideo ere ikusi genituen. Argi geratu zitzaiguna da; horrelako egoera baten aurrean bazaude edo antzeko zerbait gertatzen bazaizu norbaiti esan behar diozula, ESKATU LAGUNTZA eta EZ GELDITU ISILIK.

 

Amaitzeko esan, hitzaldia interesgarria iruditu zitzaigula eta gustura egon ginela.

 

ANE, LUR, LIER, ANER eta FIORELLA

 

Sailkatu gabea

KARLOS-EN BIXITA

KARLOSEN HARRIEN ETA MINERALEN AURKEZPENAK 

Urriak 27, aspaldiko partez Karlos etorri zen harriak eta mineralak aurkeztera. Karlos orain dela urte batzuk gure gorputz hezkuntzako irakaslea izan zen, eta hala, ze sorpresa!!!  

 

Bere harri desberdin asko erakustera etorri zen. Lehenengo harriak zer ziren azaldu zigun eta gero harri mota desberdin asko erakutsi zizkigun. Baita ere mineralak nola sortzen ziren ikasi genuen berarekin eta Mosh-en eskala ere erakutsi zigun. 

Azkenik museo batean bezala, taldetan jarri zituen mineralak eta ikusteko aukera eduki genuen. 

 

ESKERRIK ASKO KARLOS!!! 

 

JOKIN LASA, ARAITZ, LARISA, SAMIR ETA ORKATZ 

LH6 · Sailkatu gabea

WONDERS OF THE WORLD!

Hello!!!!!

We are the students of LH6 and in our English lesson, we started the project about “The 7 Wonders of the World“. Some years ago (in 2007), there was a contest to select the 7 wonders of the world and we are discovering new places and learning a lot of things about them. 

Next year, there will be another contest to choose new wonders all over the world. We think that the Basque Country should participate too.

We selected “The 7 natural wonders of the Basque Country” :

1-Flysch in Zumaia.
2-Kontxas harbour in Donostia.
3-Urederra’s waterfall.
4-Oma forest in the natural reserve of Urdaibai.
5-Table of the 3 kings mountain
6-Añana’s salt valley
7-Ekain’s cave.

 

 

 

 

We also prepared a presentation with more information about these wonders: Wonders of the Basque Country (Iturzaeta students)

We hope you like it and see you soon!!!!!!!!!