Irailak 22 osteguna, LH-ko ikasle guztiak Donostiako zinemaldira joan ginen “Terra Willy: Planeta ezezaguna” pelikula ikustera Anoetako belodromoan.
Goizeko bederatzietan eskolan gelditu ginen denok eta autobusean joan ginen gogotsu pelikula ikustera. Iritsi orduko autobus pila bat ikusi genituen eta eskola askorekin elkartu ginen. Belodromo barrura sartu eta aurkezle bat zegoen hitz egiten, egia esan pixka bat aspertu ginen, baina Pepper robota aurkeztu ziguten, Donostiako unibertsitatean sortua, hor denok alaitu ginen eta gero pelikula ikusi genuen.
Ondoren, atera eta Belodromo ondoan hamaiketakoa jan genuen. LH1 eta LH2-koak autobus batean sartu ziren eta LH3,4,5 eta 6 beste batean. LH1 eta LH2ko-en autobusa Orion gelditu zen eta hondartza ondoko parke batean bazkaldu zuten, ondoren autobusez itzuli ziren Getariara.
Gure autobusa Zarautzen gelditu zen eta malekoian bazkaldu genuen parke baten ondoan. Guk aldiz Zarautzen bazkaldu genuen eta ondoren oinez itzuli ginen Getariara. Denok arratsaldeko lauretan Getarian geunden.
Nahiz eta neka-neka eginda bukatu, ederki pasa genuen egun polit hartan.
JOKIN TXUEKA, NAHIA, UXUE eta AXEL