LH4

KLIKA, KLIKA, KLIKA! EUSKARAREN KORRIKA!

KLIKA, KLIKA, KLIKA! EUSKARAREN KORRIKA!

Horixe da  gure zikloko pankartarako aukeratu dugun leloa. Gustatzen?

Hemen ari gara, denak emanda, ostiraleko KORRIKA TXIKIA prestatzen: kanta, dantza, petoak, pankarta…

   

Ze ondo! Hiruhilekoari bukaera eta oporrei hasiera emateko plan ederra daukagu!

Dantzarako erabiliko dugun koreografia KUKAI dantza taldekoek prestatutakoa izango da. Hemen daukazue, entsaiatu nahi baduzue.

                                                                                 

 

 

LH4

GURE AURKEZPENAK

IZAKI BIZIDUNEN proiektuari amaiera emateko taldeka egindako lanak aurkeztu genituen gelan.

Talde bakoitzak familia bat landu zuen , bi edo hiru animalia aukeratuta. Informazioa word dokumentu batean bildu ondoren, Power Point-ak prestatu genituen animalia bakoitzarekin, gero gelakideei azaltzeko.

Oso gustuko lana izan genuen. Ordenagailua lanerako gero eta gehiago erabiltzen ari gara, gero eta gauza gehiago ikasten!

Bukatzeko, gelan aurkezpenak egitea ere polita izan zen…

 

LH4

LABORATEGI SAIOAK – ZISare

Konpostaren proiektua eskolan aurrera eramaten laguntzen digute ZISarekoek.  Aurrekoan, konpostarekin hasi baino lehen, formakuntza saio bana egin genuen bi geletan.   

Oraingoan laborategi saio oso interesgarriak izan ditugu. Hain zuzen, konpostaren deskonposizioan parte hartzen duten organismoak aztertu ditugu, bereziki animaliatxo ornogabeak.

Beraz, oso abersagarria izan da gelan lantzen ari ginen proiektua – IZAKI BIZIDUNAK- osatzeko ere.

 

 

 

 

Gu egiten ari garen konposta baino prozesu luzeagoko emaitza ekarri ziguten, bizidun txikiak bilatu eta apartatzeko handik. Gero aztertu, sailkatu, mikroskopioan ikusiz…gustura aritu ginen eta asko ikasi genuen!                                                                       

  Lurraren itxura hartzen du  konpostak deskonposizio prozesuan aurrera egitean. Horrelakoa zen ekarri zigutena.                                                                                                                                                                                                 

 

                                              Beste hau berriz, gure konpostontzikoa da, bai desberdina, ezta? Jangelako hondakinak prestatzen dizkigu Irantzuk, eta oraindik ere hor ikusten dira zatiak osorik.