Konturatzerako ikasturtea bukatu zaigu eta Heziketa Fisiko arloan topera aritu gara!
Irailean ikasturtea ondo-ondo hasteko jolas kooperatibo eta talde kohesiorako jolasetan ibili ginen, atletismoko proba ezberdinak gainditu genituen eta kirol alternatibo berriak asmatu:
- Saski Fut
- Rakbat
- Patiball
- Saski Jo
- Esku Txapa Kale
- Fuausa
- Saski Futbola
- Tatchkabool
- Sakbaal
Artistak!! Izerdi ederra bota zenuten “Euskal pentatloi propioan” eta orain bukaeran, multikiroletan aritzeko aukera paregabea izan duzue. Eskerrik asko guztioi zuen inplikazioagatik!! Saio ederrak prestatu dituzue: Julen-Aimar eta Anartz-Seyna Judokoa, Ander Kenpo Kaikoa eta Raluca Balleta.
Hemendik aurrera ere segi kirolaz gozatzen!!