LH4

LABORATEGI SAIOAK – ZISare

Konpostaren proiektua eskolan aurrera eramaten laguntzen digute ZISarekoek.  Aurrekoan, konpostarekin hasi baino lehen, formakuntza saio bana egin genuen bi geletan.   

Oraingoan laborategi saio oso interesgarriak izan ditugu. Hain zuzen, konpostaren deskonposizioan parte hartzen duten organismoak aztertu ditugu, bereziki animaliatxo ornogabeak.

Beraz, oso abersagarria izan da gelan lantzen ari ginen proiektua – IZAKI BIZIDUNAK- osatzeko ere.

 

 

 

 

Gu egiten ari garen konposta baino prozesu luzeagoko emaitza ekarri ziguten, bizidun txikiak bilatu eta apartatzeko handik. Gero aztertu, sailkatu, mikroskopioan ikusiz…gustura aritu ginen eta asko ikasi genuen!                                                                       

  Lurraren itxura hartzen du  konpostak deskonposizio prozesuan aurrera egitean. Horrelakoa zen ekarri zigutena.                                                                                                                                                                                                 

 

                                              Beste hau berriz, gure konpostontzikoa da, bai desberdina, ezta? Jangelako hondakinak prestatzen dizkigu Irantzuk, eta oraindik ere hor ikusten dira zatiak osorik.

LH4

IKUSI NUENEAN kopla kantari

 

Kaixo! 

Aspaldi egindako lantxo batekin gatoz.  

Lehen hiruhilekoan GURE GORPUTZA lantzean, IKUSI NUENEAN koplak ikasi eta berriak sortu genituen.  Gustura kantatzen genituen baina blogerako grabaketa egin ezinik ibili ginen, konfinamenduak zirela eta. Azkenean denok elkartu eta grabaketa egitea lortu genuenean, berriz, irakaslea gaixotu zen! Eta blogera ekarri gabe geratu zen gure kantu saioa. 

Ea ba, berandu samar bada ere, gustura ikusi eta entzuten duzuen. 

Kopla Kantari

LH4

ENEEE…!! NON OTE DA KONPOSTAGAILUA?

Badirudi ez garela soilik eskolako ikasle eta irakasleak konpostagailura atzera-aurrerak egiten ditugunak. Kasu honetan, Zisarekoei esker, arratoiak ere inguratzen direla jakin dugu eta hauek lehengo konpostagailua hondatu dutela ikusi dugu.

Noski, konpostaren prozesua hain da interesgarria, ez gaudela besoak gurutzatuta eta hau nolakoa den ezagutu gabe geratzeko asmotan. Beraz, Zisarekoekin, konpostagailu berri bat ekarri, hau arratoiengandik ondo babestu eta berriz konposta egiten jarraituko dugula adostu dugu. Ea ba laister berriz martxan hasten garen!!