LH6

HEZIKETA FISIKOA

Konturatzerako ikasturtea bukatu zaigu eta Heziketa Fisiko arloan topera aritu gara!

Irailean ikasturtea ondo-ondo hasteko jolas kooperatibo eta talde kohesiorako jolasetan ibili ginen, atletismoko proba ezberdinak gainditu genituen eta kirol alternatibo berriak asmatu: 

  • Saski Fut
  • Rakbat
  • Patiball
  • Saski Jo
  • Esku Txapa Kale
  • Fuausa
  • Saski Futbola
  • Tatchkabool
  • Sakbaal

Artistak!! Izerdi ederra bota zenuten “Euskal pentatloi propioan” eta orain bukaeran,  multikiroletan aritzeko aukera paregabea izan duzue. Eskerrik asko guztioi zuen inplikazioagatik!! Saio ederrak prestatu dituzue: Julen-Aimar eta Anartz-Seyna Judokoa, Ander Kenpo Kaikoa eta Raluca Balleta.

Hemendik aurrera ere segi kirolaz gozatzen!!

BIDEOA