Hello everyone!
In the last weeks, we have been describing our pictures. Here you have the result. Hope you like it! 😉
Click on the picture:
Hello everyone!
In the last weeks, we have been describing our pictures. Here you have the result. Hope you like it! 😉
Click on the picture:
Idazle ezagunarekin, Igerabiderekin, egon ondoren, gure arteko hainbat ekintza egiten jarraitu genuen liburuaren astean.
Asteartean irakasleen ipuin irakurketaz gozatu genuen. Irakasleek proposatutakoen artean ikasleek bat aukeratu eta txoko desberdinetan banatu ginen 4., 5. eta 6. mailako ikasleak elkarturik. Gustuko ekintza izan zen denentzat!
Astean zehar talde bakoitza beste geletara joan ginen ahozko kontakizunak, ahokorapiloak, esaera zaharra, asmakizunak, txisteak eta olerkiak eskeintzera. LH4A taldea 5. mailakoengana joan ginen eta LH4B taldea berriz, 4 urtekoengana. Ederki ibili ginen hitzekin jolasean: entzuleek gogoz hartu zuten parte eta guk ere bai, geure onena eskeiniz.
Osteguna eta ostirala eskolaz kanpo, Lasturren, izan ginenez 2. ziklokoak, aste honetan jarraitu dugu ekintzekin, eta oraingoan 3. mailakoak etorri zaizkigu 4.ekoengana. Emanaldi oso politak izan dira eta primeran pasa dugu!
Gure geletako ikasle batzuek HHko anai arreba txikien geletara ere joan dira ipuinak kontatzera.
Beraz, denetarik egin dugu, eta jarraituko dugu urtean zehar ere irakurketaz gozatzen.
Esteka: PLANETAK- HOLST
Planeten proiektuarekin lotuta, Holst musikagilearen obra lantzen ari gara.
Planetak musikagilearen ikuspuntutik ikusi eta ikasiko ditugu.
Txirularekin bueltan gara. Dakiguna lantzen eta abesti berriak ikasten ere ari gara.
Ea laister bi ahotsetan jotzea lortzen dugun!
Liburuaren asteari hasiera emateko arratsalde polita pasa genuen astelehenean : Juan Kruz Igerabideren bixita izan genuen 4. mailakoek!
Aurretik bere hainbat liburu, ipuin, igarkizun, poema eta abar irakurri genituen gustura gelan; baina bera zuzenean ezagutuz eta bere kontakizunak entzunaz izugarri gozatu dugu denok. Idazle bikaina zela bagenekien eta orain badakigu kontalari gisa ere zein ona den!
Bere liburuak irakurtzen jarraitzeko gogoa piztu eta handitu zaigu gainera!
Egun ederra pasa dugu EUREKA zientzia museoan! Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zaigu.
Hasteko , bisita gidatua izan genuen museoko hainbat txokotan. Gero gure kaxa libre ibili ginen bertan.
Hamaiketakoa egin ondoren berriz, planetariumean lasai egon ginen, irudi eder eta interesgarriak ikusiz eta azalpenak entzunaz. Ezin aproposagoa, orain lantzen ari garen gaia- UNIBERTSOA- ulertu eta aberasteko!
Ondoko parkean lasai bazkaldu ondoren, aukera izan genuen berriz ere museoan ibiltzeko; baita ederki aprobetxatu ere!
Hara, hemen irudi batzuek:
Asko gustatu zaigu plana!
Laster kendu egingo omen dute museoa…A ze pena!
Aprobetxa kendu aurretik berriz joateko, MEREZI DU!!!
KLIKA, KLIKA, KLIKA! EUSKARAREN KORRIKA!
Horixe da gure zikloko pankartarako aukeratu dugun leloa. Gustatzen?
Hemen ari gara, denak emanda, ostiraleko KORRIKA TXIKIA prestatzen: kanta, dantza, petoak, pankarta…
Ze ondo! Hiruhilekoari bukaera eta oporrei hasiera emateko plan ederra daukagu!
Dantzarako erabiliko dugun koreografia KUKAI dantza taldekoek prestatutakoa izango da. Hemen daukazue, entsaiatu nahi baduzue.
IZAKI BIZIDUNEN proiektuari amaiera emateko taldeka egindako lanak aurkeztu genituen gelan.
Talde bakoitzak familia bat landu zuen , bi edo hiru animalia aukeratuta. Informazioa word dokumentu batean bildu ondoren, Power Point-ak prestatu genituen animalia bakoitzarekin, gero gelakideei azaltzeko.
Oso gustuko lana izan genuen. Ordenagailua lanerako gero eta gehiago erabiltzen ari gara, gero eta gauza gehiago ikasten!
Bukatzeko, gelan aurkezpenak egitea ere polita izan zen…
Konpostaren proiektua eskolan aurrera eramaten laguntzen digute ZISarekoek. Aurrekoan, konpostarekin hasi baino lehen, formakuntza saio bana egin genuen bi geletan.
Oraingoan laborategi saio oso interesgarriak izan ditugu. Hain zuzen, konpostaren deskonposizioan parte hartzen duten organismoak aztertu ditugu, bereziki animaliatxo ornogabeak.
Beraz, oso abersagarria izan da gelan lantzen ari ginen proiektua – IZAKI BIZIDUNAK- osatzeko ere.
Gu egiten ari garen konposta baino prozesu luzeagoko emaitza ekarri ziguten, bizidun txikiak bilatu eta apartatzeko handik. Gero aztertu, sailkatu, mikroskopioan ikusiz…gustura aritu ginen eta asko ikasi genuen!
Beste hau berriz, gure konpostontzikoa da, bai desberdina, ezta? Jangelako hondakinak prestatzen dizkigu Irantzuk, eta oraindik ere hor ikusten dira zatiak osorik.
Kaixo!
Aspaldi egindako lantxo batekin gatoz.
Lehen hiruhilekoan GURE GORPUTZA lantzean, IKUSI NUENEAN koplak ikasi eta berriak sortu genituen. Gustura kantatzen genituen baina blogerako grabaketa egin ezinik ibili ginen, konfinamenduak zirela eta. Azkenean denok elkartu eta grabaketa egitea lortu genuenean, berriz, irakaslea gaixotu zen! Eta blogera ekarri gabe geratu zen gure kantu saioa.
Ea ba, berandu samar bada ere, gustura ikusi eta entzuten duzuen.
Badirudi ez garela soilik eskolako ikasle eta irakasleak konpostagailura atzera-aurrerak egiten ditugunak. Kasu honetan, Zisarekoei esker, arratoiak ere inguratzen direla jakin dugu eta hauek lehengo konpostagailua hondatu dutela ikusi dugu.
Noski, konpostaren prozesua hain da interesgarria, ez gaudela besoak gurutzatuta eta hau nolakoa den ezagutu gabe geratzeko asmotan. Beraz, Zisarekoekin, konpostagailu berri bat ekarri, hau arratoiengandik ondo babestu eta berriz konposta egiten jarraituko dugula adostu dugu. Ea ba laister berriz martxan hasten garen!!