LH6 · Sailkatu gabea

Primary 6 collaborating with students from Kiev, Ukraine

Hiruhileko honetan Kieveko Midgard eskolako ikasleekin elkarlanean aritu gara ingelesez. Elkarri gure buruak aurkeztu dizkiegu lehenengo: gure zaletasunak, gure herria nolakoa den, gure etorkizunerako gogoak eta abar. Haienak oso gustura irakurri genituen eta aste honetan elkarri kahott galdeketak prestatu dizkiegu “Endangered Animals” gaiaren inguruan. Oso esperientzia aberasgarria izaten ari da eta gogotsu gaude datorren asteko bideo-deirako!