HH4

AZKEN ASTEA

Azken asteko eguraldi ona aprobetxatuz…

UR FESTArekin hasi ginen…

             

 

Ederki pasa genuen… poz-pozik egon ginen.

      

 

Eta nahiko busti onodren… beharrezko deskantsua hartu genuen.

 

Azken eguna ere iritsi zitzaigun eta eguna behar zen bezela ospatzeko… 

A ze HAMAIKETAKOA izan genuen…

     

ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA DATORREN IKASTURTEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!!!

 

HH4

ORIORA IRTEERA!

 

Ikasturte bukaerako irteeran Orion izan gara. Tipi-tapa  oinez, hondartza ondoko ahaten gunera iritsi gara. Bertan, hamaiketakoa egiteko aprobetxatu dugu.

 Hondartza ondoko belargunean, motxilak utzi eta hondar parkean jolasean ibili gara, ondoren  pilak berriro kargatzeko,  bazkaltzeko atsedena hartu dugu.

 

Bero haundia egin badu ere, mundial pasa dugu!!!!

HH4

BELDURREN PROIEKTUAREN BUKAERA

“Kezkamuxelak” ipuinaren protagonistari, kezkamuxela kuxinaren azpian gordeta, gaueko beldurrak uxatzen laguntzen omen zion. “Mattinen beldur-kutxa” ipuinean berriz, Mattin eta bere lagunei beraien beldurrak orri batean idatzi, beldurren kutxan sartu eta beldurrak baretzea laguntzen omen zien.

Guk bi aukerak eskeini dizkiegu eta biak egin nahi izan dituzte!! Bakoitzak orri pusketa batean bere beldurrak idatzi eta beldurren kutxan sartu dituzte. Kutxa,  hurrengo ikasturterako gelan uztea erabaki dugu. Beldurrak bizi osorako bidelagun direnez, beldur gehiago azaldu ahala, beldur horiek orrian idatzi, kutxan sartu eta krix-krax ixten joan eta joango gara.

AGUR ESANGO DIEGU AURTENGO BELDURREI….AGUR BELDUR ETA JAN JOGURT!!!!