2021-2022

ORIO PETROLIO

Kaixo familia!

Ostiralean, ikasturteari amaiera emanez, egun pasa ederra igaro genuen lagun artean Orion. Hodartza ondoko parkera bidean patatero asko aurkitu genituen, oilo, oilar baita oilo bereziak ere. Hamaiketako goxoaren ondotik parkean jolastu genuen erdi ondoratutako barkuaren inguruan. Etxera bueltatu aurretik Galderri ia-ia sokatiran irabazi genion! Hurrengoan bai!

Primerako eguna izan zen!

2021-2022

TXMELETAK JAIO ZAIZKIGU

KAIXO FAMILIA!

Tximeletaren proiektuarekin aurrera goaz eta gaurkoan tximeleten jaiotzen berri eman behar dizuegu. Lehen bi tximeletak jaio zaizkigu.  Proiektuan zehar ikerketa lanean ibili ondoren tximeleten zikloa, anatomia, motak, elikagaiak…ezagutu ditugu  eta orain bertatik bertara ikusteko aukera dugu. Lupa eta mikroskopio digitalaren bidez gure tximeleten antenak, begiak, hegalak…ikusi ditzakegu eta beste intsektuekin alderatu ere bai. 

Bidean kezka gehiago sortu zaizkigu: Gorriz margotuta zegoen beldarrari zer gertatuko zaio? Zergatik ez dute hegan egiten gure tximeletek?… Ea galdera hauei erantzuteko  gai garen. Bitartean jolasten jarraitzen dugu!

 

2021-2022

3.HIRUHILEKO ABESTIAK

KAIXO FAMILIA!

ETXEAN ERE ENTZUN ETA ABESTU DITZAZUEN JARRAIAN ESKAINTZEN DIZKIZUEGU GELAN ABESTEN DITUGUN 3.HIRUHILEKO ABESTIAK.

2021-2022

TXIMELETA

KAIXO FAMILIA!

DAKIZUEN BEZALA TXIMELETAREN PROIEKTUARI EKIN DIOGU.  IAZ GURE TXIMELETEK JARRITAKO ARRAUTZETATIK BELDARRAK JAIO ZAIZKIGU ETA MASUSTAONDOKO HOSTOAK JATEN IBILI DIRA KUSKUA EGIN DUTEN ARTE. BADAKIGU TXIMELETA BIHURUTUKO DIRELA BAINA TXIMELETA GUZTIAK BERDINAK AL DIRA? ZER JATEN DUTE? NOLA?… GALDERA GUZTI HAUEK ERANTZUN ASMOTAN GABILTZA. 

DAGOENEKO PROIEKTUAREN TXOKOA HORNITZEN ARI GARA ZUEK ETXETIK EKARRITAKO MATERIALAREKIN. 

DENON EKARPENEKIN PROIEKTUA ABERASTEN DUGU. 

MILA ESKER

 

2021-2022

A ZER ABENTURA!

KAIXO FAMILIA,

“A ZER ABENTURA”         ESAN DUTE GURE TXIKIEK GAURKO IRTEERA EGIN OSTEAN.

GETARIAKO MOILARA JOAN GARA. BERTATIK BERTARA IKUSI DITUGU PEDRO JOXE BERRIA, KAXIMIRONA, SANTA LUZIA HIRU, SANTANA BERRIA, KANTAURI…GURE GETARIAKO BAPOREAK IKUSTEKO AUKERA IZAN DUGU.

ESKOLAKO ATARITIK IKUSTEN DITUGU ARRANTZAONTZIAK. RADARRARI JARRAITUZ GURE BAPOREAK NON DABILTZAN IKUSTEKO AUKERA IZATEN DUGU. GAUR EZ DIRA ARRANTZARA IRTEN ETA EGURALDIA LAGUN IZAN DUGU HALAKO IRTEERA POLITA  LAGUN ARTEAN EGITEKO. IKUSGARRIAK DIRA BENETAN GURE HERRIKO BARKUAK!

ARRAIAK EZ DITUGU MOILAN IKUSI, BAI ORDEA ARRAINDEGIAN. NIEVESEK GURE ARRANTZALEEK ARRANTZATUTAKO LEGATZA, KRABARROKA, OILARRA, MIHI ARRAINA BAITA BERDELA ERE MOSTRADOREAN ZITUEN SALTZEKO PREST.

ARRANTZA PROIEKTUARI AMAIERA EMATEKO EZINBESTEKO IRTEERA. MOILAN TOPATU DITUGUN ARRANTZALE BATZUEI ESAN DIEGUN BEZALA….DAGOENEKO ARRANTZARAKO IRRIKA SARTU ZAIE GURE HAUR ETA EZ HAIN HAURREI!

 

 

 

 

2021-2022

Gelatina

Arratsalde on!

 

Ikusiz, ikutuz, usainduz eta  dastatuz guretzat berria zen gelatinarekin esperimentatzen ibili gara. Sentsazio desberdinak hauteman ditugu eta itsasoko animaliak gelatina artetik arrantzatu ditugu, baita hondoratu ere.

GELATINA

 

 

 

2021-2022

2. HIRUHILEKO ABESTIAK

KAIXO FAMILIA!

JARRAIAN 2.HIRUHILEKOAN ABESTEN ETA DANTZATZEN DITUGUN ABESTIAK ENTZUNGAI DITUZUE.

2021-2022

GORA INAUTERIAK!

EGUN ON LAGUN!

FESTA GIROA IZAN DUGU ESKOLAN GAUR. ITSASOKO ANIMALIAK ETA ARRANTZALEAK DANTZAN IBILI DIRA MUSIKA ZUZENEAN LAGUN ZUTELA. BI URTEKO HAURREI ESKAINI DIEGU GURE EMANALDIA ETA GUK HAIENA IKUSI. DANTZAN JARRAITU DUGU HAMAIKETAKO GOXOA IZAN DUGUN ARTE.

MILA ESKER ITURZAETA BAND-EKO KIDEEI BAITA GURASO ELKARTEARI. OPILA ETA TXOKOLATEAZ GOZATU DUGU!

Itsasontzi baten

Itsasoko arrainekin

 

 

 

2021-2022

AITONA XALBA GUREAN

KAIXO FAMILIA!

EGUN BEREZIA IZAN DA GAURKOA. AITONA XALBA IZAN DA GUREAN. ARRANTZA IKARAGARRI GUSTOKOA DUELA NABARIA DA. BERE AITA ANTTON ONTZIA HARTU ETA ARRAI TXIKITAN IBILTZEA GUSTOKO DUELA ESAN DIGU.

BERAK ONTZIAN SARTU ORDUKO TXALEKOA JANZTEN DU. SEGURTASUNA OINARRIZKOA DELA ESAN DIGU ETA IGERIAN JAKITEA EZINBESTEKOTZAT HARTZEN DU. 

ARRAI TXIKIAK NOLA ARRANTZATZEN DITUEN ERAKUSTEAZ GAIN LUPIAK, ATUNA BAITA TXIPIAK  ERE NOLA HARRAPATZEN DITUEN AZALADU DIGU. SARDINA ETA GANBAREKIN KARNATA PRESTATU ETA BERE KAINABERAKO AMUETAN JARRI DITU. USAINA EZ DA OSO GUSTOKOA IZAN… KUAINAK ERAKUTSI DIZKIGU ETA SALABARDOAREKIN UDARAN ISKIRAK HONDARTZAN HARRAPATZEKO GONBITA EGIN DIE GURE TXIKI-HANDIEI.

ASPALDIAN ARRANTZATUTAKO MARRAZO BATEN HORTZAK ERAKUTSI DIZKIGU. ORAIN EZIN DIRELA ARRANTZATU ERE AZALDU DIGU ,IZAN ERE, NEURRIRIK GABE ARRANTZATZEN DENEAN ESPEZIEAK DESAGERTU EGITEN BAITIRA.

ARRANTZA PROIETUAREKIN GABILTZALA IKARAGARRIA IZAN DA BISITA HAU! MILA MILA ESKER, XALBA!

AH! ETA BA AL DAKIZUE TXIPIAK PELAIO ERARA NONDIK DATORREN? GALDETU, BADA, GURE AITONA XALBARI.