Sailkatu gabea

Hortzak

Hortzak eta ahoa aztertzeari ekin diogu! 

4 urtekoen bisita izan genuen gelan, gelakide bati erori zitzaion esnezko hortza erakustera etorri ziren! Gure gelako hortzarekin alderatu genuen, oso desberdinak dira!

Beraz, hortzak aztertzen hasteko modurik onena geure ahoak aztertzea zela bururatu zitzaigun eta horri ekin genion!

Aztertu ondoren, guk ere ahoak egin ditugu! Eta zaindu ere egiten ditugu!

IMG_7361

2019-2020 · Proiektuak

Txanogorritxo eta Otsoa

Iepala familia!

Benetako otsoak nolakoak diren jakin nahi dugu. Zalantza asko ditugu: Benito Otsoa benetakoa da?, Gaiztoak dira? Bi hanka dituzte?, Zer jaten dute?… galdera hauei erantzutean benetako otsoez gain  ipuinetako, antzerkietako edo eta txontxongiloetako otsoekin topo egin dugu. Zenbat gustatzen zaigun ” Txanogorritxo eta Otsoaren” istorioa!! Begira nola gabiltzan gelan jolasten…Antzeztekoeszenatokiaetaguztieraikudugu!

https://youtu.be/524w2H8vdx0
2019-2020 · Proiektuak

OTSOAK ETA HORTZAK

Kaixo familia:

Oraingo honetan gela bakoitzean  proiektu desberdin bati heldu diogu. Kezka desberdinak ditugu eta hauei erantzun asmoz HH 3A gelan “Otsoak” eta HH 3B gelan “Hortzak” proiektuekin arituko gara. Aurrekoan esan bezala, zuen parte hartzea ezinbestekoa zaigu denon artean elkar aberasteko.