2020-2021

MAHATSAREN MUZTIOA


Oraingoan Izeik beste sorpresatxo bat ekarri digu.

Beraien baserrian egin duten muztioa, benetan goxoa zegoen, baina nola egiten da  zuku zoragarri hau?

 Lehendabizi mahatsak aletu eta kuboetan botako ditugu.

Eta orain dibertigarriena!!!

Oinutsik ipini, galtzak igo eta “txapla-txapla” mahatsa zapaltzera.

Orain hankak ondo garbitu eta ea nola ateratzen dugun muztioa kuboetatik.

Hori ideia bikaina! Muztioa mahats hondarretatik banatzeko IRAGAZI egingo dugu.

Higiene kontuagatik ez dugu muztioa probatuko, baina bai usaindu. Zoragarria du, mikats puntuarekin.