2020-2021

Fluido ez-Newtonianoa


Oraingoan esperimentu bat egin dugu, horretarako Maizena irina eta ura besterik ez dugu erabili. Guztia aurrez prestatu, haurrekin apur batean hitz egin eta beraien saltsetan hasi dira. Zer gertatuko ote da?

Lehendabizi irina bota dute.

—–“Ura botatzia badakat?”—–                        —–“Nahi dezuena egin dezakezue.”—–

Ondoren dena ondo nahastu.

Batzueri oso likidoa geratu zaie, besteei berriz gogorregi. Zer egin behar da kasu bakoitzean? Hainbat froga egin ondoren lortu dugu nahi bezala geratzea.

Egindako orea manipulatzeko unea iritsi da.

Harrigarria! Presioa eginez gero solido bihurtzen da, “gogorra dago”. Baina utziz gero likidoa da,”biguna”.

Jarraian, prozesuaren bideoa ikusgai. Egin klik irudian eta sartu pasahitza.