2020-2021

DASTAMENA ETA USAIMENA


Zentzumenen proiektuari jarraituz, mingaina eta sudurra lanean jarri ditugu. Dastamenarekin eta usaimenarekin esperimentatzen aritu gara.

Lehendabizi, zapore ezberdinak zeintzuk diren aztertu eta izena jarri diegu: Gazia, gozoa, garratza eta mingotsa. Horretarako gatza, azukrea, limoia eta kafea (deskafeinatua) erabili ditugu. Ondoren eztia eta txokolate beltza ere probatu ditugu.

 

Ta honelaxe sentitu dugu mingaina:

Eguneroko hamaiketakoan gauza ezberdinak joan gara dastatzen. Zapore ezberdinetako yogurtak adibidez, baina etiketa kenduta zein zaporetakoak diren asmatu behar izan ditugu.

Beste hamaiketako batean patatak ere jan ditugu.

Eta palomitak ere, ummm! ze usain gozoa.

Jaki ezberdinak probatu ditugu, baina gure dastamenari adi-adi, ea mingainak zer dioen. Honela, zaporeen murala osatzen joan gara apurka-apurka.

Mingainari atsedena emanda, sudurra ipini dugu lanean. Oraingoan denetarik usaindu dugu, gauza batzuk atseginak eta besteak… ez hainbeste. Horretarako espeziak, ozpina, kolonia, gazta zaharra… erabili ditugu.