Gaurko tailerrean zentzumenekin jarraitu dugu, baina oraingoan begietatik jasotzen duguna erreparatuz.
Ikusmena lantzeko argiarekin esperimentatuz, iluntasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak sortu ditugu.
- Linterna ezberdinekin aritu gara.
- Oihal baten atzean itzalak sortu ditugu.
- Argi-beltzaren azpian, margo eta plastilina fosforitoekin begiak alaitu zaizkigu.
- Argi-mahaian erradiografia ezberdinak aztertzeko denbora ere hartu dugu.
- Eta nola ez! aurpegia apaintzeko margo fosforitoak ere izan ditugu.