2020-2021

-ARGIA-


Gaurko tailerrean zentzumenekin jarraitu dugu, baina oraingoan begietatik jasotzen duguna erreparatuz.

Ikusmena lantzeko argiarekin esperimentatuz, iluntasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak sortu ditugu.

 

  • Linterna ezberdinekin aritu gara.

  • Oihal baten atzean itzalak sortu ditugu.

  • Argi-beltzaren azpian, margo eta plastilina fosforitoekin begiak alaitu zaizkigu.

  • Argi-mahaian erradiografia ezberdinak aztertzeko denbora ere hartu dugu.
  • Eta nola ez! aurpegia apaintzeko margo fosforitoak ere izan ditugu.

 

2020-2021

txokolARTEA


Gaurko tailerrean zentzumen guztiak jarri ditugu dantzan, txokolatea arterako erabiliaz.

 

Lehendabizi txokolatea prestatu dugu.

Ondoren margotzera!

 

2020-2021

DASTAMENA ETA USAIMENA


Zentzumenen proiektuari jarraituz, mingaina eta sudurra lanean jarri ditugu. Dastamenarekin eta usaimenarekin esperimentatzen aritu gara.

Lehendabizi, zapore ezberdinak zeintzuk diren aztertu eta izena jarri diegu: Gazia, gozoa, garratza eta mingotsa. Horretarako gatza, azukrea, limoia eta kafea (deskafeinatua) erabili ditugu. Ondoren eztia eta txokolate beltza ere probatu ditugu.

 

Ta honelaxe sentitu dugu mingaina:

Eguneroko hamaiketakoan gauza ezberdinak joan gara dastatzen. Zapore ezberdinetako yogurtak adibidez, baina etiketa kenduta zein zaporetakoak diren asmatu behar izan ditugu.

Beste hamaiketako batean patatak ere jan ditugu.

Eta palomitak ere, ummm! ze usain gozoa.

Jaki ezberdinak probatu ditugu, baina gure dastamenari adi-adi, ea mingainak zer dioen. Honela, zaporeen murala osatzen joan gara apurka-apurka.

Mingainari atsedena emanda, sudurra ipini dugu lanean. Oraingoan denetarik usaindu dugu, gauza batzuk atseginak eta besteak… ez hainbeste. Horretarako espeziak, ozpina, kolonia, gazta zaharra… erabili ditugu.