2020-2021

ZETARRAK DITUGU GELAN!


Gelara zetarrak ekarri dizkigute. Ondo-ondo zainduko ditugu eta ziur asko ikasiko dugula.

  • Jaten eman diegu, masustondoaren hostoak jaten omen dituzte soilik, ze bitxia. Kontuz-kontuz eskuetan ere hartzen ditugu eta oso gertutik behatu.

  • Gela apaintzeko, masustondo bat egin dugu eta hostoak, zetarrak eta tximeletak ipini ditugu bertan.
  • Ikusi dugu masustondoaren hostoak jaten dituztela, baina hori bakarrik jaten al dute benetan? Hori frogatu egin behar genuen.
  • Bi hosto mota ekarri ditugu; bata hozto horzduna (masustondoarena), bestea berriz hozto horzgabea. Kutxaren alde banatan ipini ditugu banan banan. 
  • Zetarrak erdian jarri ditugu, zein hosto mota aukeratuko dute?
  • Azkenean, apurka-apurka masustondoaren hostoen aldera joan dira, beraz baieztatu dugu zetarrak moko-finekoak direla eta masustondoaren hostoak jaten dituztela.