Uncategorized

GURE JATORRIA


Gure gelako bi laguntxo errumaniara joan dira aiton-amonei bisita egitera.

Non dago ordea errumania? Nola joaten da bertara? Beste jatorri bateko gurasoak ba ote daude gure gelan?

Zenbat galdera sortu diren bat-batean.

  • Hauei erantzuteko, mapa bat zer det ikasiko dugu. Munduko mapa handi bat egin dugu proiektorearekin eta ondoren guztia margotu dugu.
  • Behin mapa eginda, horman itsatsi eta gelako jatorri ezberdinak kokatu ditugu bertan.
  • Munduko mapa zer den ikasi dugu, baina mundua borobila ez al da?
  • Errumaniara joan diren bi ikasleei gutun bat bidaltzea ere bururatu zaigu. Gutuna idatzi, sobrean sartu eta zigilua jarri diogu. Ondoren postontzian sartu dugu eta, gutuna errumaniara nola iritsiko den, postariak kontatu digu.

  • Etxetik mapa ezberdinak ekarri ditugu eta hauek aztertzen aritu gara.
  • Eta noski! Guk ere gure mapak egin ditugu.