2020-2021

ESKULTURAK EGITEN


Tailer honetan eskulturak egin ditugu, baina horretarako ibili dugun materiala ere gelan sortu dugu.

  1. Lehendabizi egunkari orriak zatitu eta bakoitzak bere kubetetan sartu ditugu.
  2. Ondoren, ura gehitu dugu egunkari zatiak biguntzeko. Ondo-ondo nahastu dugu dena pasta moduko bat lortzeko.
  3. Papera ondo bigundu dugunean, dena kubo handi batera bota dugu, kola txuria gehitu eta nahastu egin dugu.
  4. Sortu dugun pasta honekin eskulturak egin ditugu.                                                                                                 
  5. Gure eskultura guztiak lehortu direnean, tenperarekin margotu ditugu.