2020-2021

-ARGIA-


Gaurko tailerrean zentzumenekin jarraitu dugu, baina oraingoan begietatik jasotzen duguna erreparatuz.

Ikusmena lantzeko argiarekin esperimentatuz, iluntasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak sortu ditugu.

 

  • Linterna ezberdinekin aritu gara.

  • Oihal baten atzean itzalak sortu ditugu.

  • Argi-beltzaren azpian, margo eta plastilina fosforitoekin begiak alaitu zaizkigu.

  • Argi-mahaian erradiografia ezberdinak aztertzeko denbora ere hartu dugu.
  • Eta nola ez! aurpegia apaintzeko margo fosforitoak ere izan ditugu.

 

2020-2021

txokolARTEA


Gaurko tailerrean zentzumen guztiak jarri ditugu dantzan, txokolatea arterako erabiliaz.

 

Lehendabizi txokolatea prestatu dugu.

Ondoren margotzera!

 

2020-2021

DASTAMENA ETA USAIMENA


Zentzumenen proiektuari jarraituz, mingaina eta sudurra lanean jarri ditugu. Dastamenarekin eta usaimenarekin esperimentatzen aritu gara.

Lehendabizi, zapore ezberdinak zeintzuk diren aztertu eta izena jarri diegu: Gazia, gozoa, garratza eta mingotsa. Horretarako gatza, azukrea, limoia eta kafea (deskafeinatua) erabili ditugu. Ondoren eztia eta txokolate beltza ere probatu ditugu.

 

Ta honelaxe sentitu dugu mingaina:

Eguneroko hamaiketakoan gauza ezberdinak joan gara dastatzen. Zapore ezberdinetako yogurtak adibidez, baina etiketa kenduta zein zaporetakoak diren asmatu behar izan ditugu.

Beste hamaiketako batean patatak ere jan ditugu.

Eta palomitak ere, ummm! ze usain gozoa.

Jaki ezberdinak probatu ditugu, baina gure dastamenari adi-adi, ea mingainak zer dioen. Honela, zaporeen murala osatzen joan gara apurka-apurka.

Mingainari atsedena emanda, sudurra ipini dugu lanean. Oraingoan denetarik usaindu dugu, gauza batzuk atseginak eta besteak… ez hainbeste. Horretarako espeziak, ozpina, kolonia, gazta zaharra… erabili ditugu. 

 

2020-2021

ZIENTZIA: FLOTAZIOA


Gaurko tailerrean, material ezberdina bota dugu uretara. Zer gertatuko da? Ondoratu egingo da edo flotatu egingo du? Zergatik?

Artaburuek flotatu egiten dute. Baina ur gehiago botatzen badiegu?

 

Izozkien makiltxoek ere flotatu egiten dute!

 

Eta kotoia? Ederra sorpresa! Hasieran ur azalean geratu da eta gero hondoratu egin da.

 

 

Imanek engainatu egin gaitue, berdea ur azpira joan da eta urdina ur azalean geratu da.

 

Botatzen hasita, denetarik sartu dugu uretara.

 

Nahiko hipotesi atera eta frogatu ondoren, esperimentazio librea!!!

 

2020-2021

INAUTERIAK 2021

Aurtengo inauteriak bereziak izan dira, segurtasun neurriak harturik, 2 eta 3 urtekoen artean ospatu ditugu.

Guk “Izeba Pantxika” abestiarekin dantza egin diegu 2 urtekoei.

Amaitzeko, elkarrekin “Peru krokodiloa”dantzatu dugu.

2020-2021

ELURRA


Zentzumenekin jarraituz, oraingoan esperimentazio bat egin dugu, ELURRA!

     1) Elurra egiteko, ura eta bikarbonatoa nahasten joan gara neurri egokia topatu arte.

     2) Elurra hotza denez, izotza ere bota degu.

     3) Esperimentazioarekin amaitu ondoren, zentzumen txokoan utzi dugu elurra, nahi dugunean jolasteko eta denborarekin nola aldatzen den ikusteko.

2020-2021

TAILERRA: ZENTZUMENAK


Zentzumenak arakatzen jarraitzen dugu, askorako ematen ari zaigun gaia da, beraz, tailer bat egitetik proiektu bihurtu zaigu.

Ukimenarekin jarraitu dugu, baina oraingo honetan eskuekin:

 

Material ezberdina jarri dugu gelan eta aztertzen aritu gara; forma, gogortasuna, leuna ala latza, hotza ala beroa…

Amaitzean berriz dena jaso dugu, baina ez edozein modutan, guztia ongi sailkatuta

 

 

 

 

 

Ondoren, berriz ukituko ditugu gauza ezberdinak. Oraingoan ordea, objektuarekiko ikusmena eta entzumena inhibituko dugu, objektua kutxa baten barruan itsatsi eta tapatuz.

Ez da erraza asmatzea zer dagoen barruan, baina nola deskribatuko genuke ukitzen duguna?

Ea orain ukitzen duguna dagokion argazkiarekin erlazionatzen dugun.

Esperientzia ederra izan da hau ere! Amaitzeko; harritxo, luma, lija etab.ekin arte-lan bikainak egin ditugu.


 

2020-2021

TAILERRA: ZENTZUMENAK


Oraingoan zentzumenekin aritu gara, ukimenarekin hain zuzen ere. Oinekin ukitzen eta sentitzen; latza, leuna, gogorra, biguna… zenbat sentsazio ezberdin oinetatik gorputzera!

     1. Lehendabizi egingo dugunaren inguruan hitz egin dugu:

      2. Ondoren, oinetakoak kendu eta sentitzera!

     3. Gozatu ederra hartu ondoren, sentitu dugunaz hitz egin eta ipuin kontaketa batekin amaitu dugu.


Egin klik ondorengo argazkian eta ikusi bideoa:

2020-2021

TALLERRA


Aupa familiak, hiruhilabete honetan tallerrak egiten hasi gara HH3an. Gure asmoa astean behin tallerren bat egitea da. Lehenengo tallerrean sukaldaritza landu dugu, mazedonia gozo bat eginez.

Hona hemen nola egin dugun: