2018-2019

BASERRIKO ANIMALIAK

  Kaixo!

Badira aste batzuk baserriko animaliak lantzen hasi garela. Liburuak, puzleak, animaliak… denetik iritsi da gure gelara!! Ukuilu bat ere prestatu dugu behi, txerri, ardi eta zaldiek neguko gau hotzak epelean pasatzeko.

Eskerrik asko!!

 

2018-2019

Herriko buruhandiak ikusten

Atzo, azaroak 22, udaletxera joan ginen herriko buruhandiak ikustera. Asko gustatu zitzaigun, gertutik ikusi genituen eta ikutzeko  aukera izan genuen. Martintxo pailasoa, Elkano, Tartalo, Ixidra, Prudentxio eta Akerbletz dira Getariko buruhandiak. Urduri geunden eta batzuk beldur pixka bat pasa genuen

.