Sailkatu gabea

Hortzekin buru belarri!

 

AHOAK AZTERTZEN IBILI ONDOREN, NOLAKO HORTZAK DITUGUN HOBEKIAGO IKUSTEKO,

GEURE HORTZAK EGIN DITUGU!

ETA ZUEN EKARPENEI ESKER HORTZEN INGURUKO HONAKO BIDEO HAU ERE IKUSI DUGU, BAINA ETXEAN ERE IKUSI AHAL IZAN DEZAZUEN, BERTAN JARTZEA PENTSATU DUGU!

HONEZ GAIN, GURE GELAKO HORTZAK PEREZ SAGUTXOAK ERAMAN DITU, ETA BEGIRA NOLAKO SORPRESA EKARRI DIGUN!

“SAGUTXOA HORTZAREN BILA” JOLASEAN ERE GUSTURA ARITU GARA!

ETA ORAINDIK DITUGUN ZALANTZA GUZTIAK ARGITZEKO, BIHAR DENTISTA ETORRIKO DA GURE GELARA!! IRRIKITAN GAUDE!

Sailkatu gabea

Hortzak

Hortzak eta ahoa aztertzeari ekin diogu! 

4 urtekoen bisita izan genuen gelan, gelakide bati erori zitzaion esnezko hortza erakustera etorri ziren! Gure gelako hortzarekin alderatu genuen, oso desberdinak dira!

Beraz, hortzak aztertzen hasteko modurik onena geure ahoak aztertzea zela bururatu zitzaigun eta horri ekin genion!

Aztertu ondoren, guk ere ahoak egin ditugu! Eta zaindu ere egiten ditugu!

IMG_7361

Sailkatu gabea

Ekogunera irteera

Martxoaren 14ean Ekogunera joan ginen autobusez eguna pasatzera. Han, animalia batzuk ikusi genituen: oiloak, oilarrak, antzarrak, untxiak, ahateak, astoak eta  behiak. Baratza ere ikusi genuen.

Haur parkean oso ondo pasa genuen eta ondoren etxetik eramandako bazkaria jan genuen. Autobuseko joan-etorria ere oso ondo egon zen. Oso irteera polita egin genuen.  Ikus itzazue argazki batzuk.

Arrautza hauek ez dira benetazkoak, eeeeeeehhhhh!!!!!

Euri piska bat egin zuen eta txanoa jantzita ibili ginen

Untxiak  saltoka ere ikusi genituen

Talde osoaren argazkia  atera genuen

Oiloak eta oilarrak artoa jaten ari dira