2021-2022

3.HIRUHILEKO ABESTIAK

Kaixo familiak:

Hemen dituzue hiruhileko honetan abesten eta dantzatzen  ari garen doinuak.

Ea etxean ere abesteko aukera duzuen!!!!

A,E,I,O,U

JOLASEAN NENBILEN

SARDINAK SALTZEN

ZORIONAK KUTTUNA

HILABETEAK

ZAPIA

TXOKOLATE

2021-2022

AI, BELDURRA!!!!

LIBURUAREN ASTEAN BELDURREN INGURUKO IPUIN BANA KONTATZERA ANIMATU GINEN ETA ONDORENGO ELKARRIZKETEK, BELDURREI BURUZKO PROIEKTUA HASTERA ERAMAN GINDUEN.

“ZERK ERAGITEN DIZU BELDURRA?” GALDETU GENIEN ETA MILAKA GAUZA ESAN ZITUZTEN; ARMIARMAK, TXAKURRAK, ODOLA ATERATZEAK, ILUNTASUNAK, TIGRE ETA LEHOIAK, OTSOAK, ITXAFERUAK, OLAGARROAK, XAGUAK, ERLEAK, HAIZE BOLADAK HAUNDIAK, ESKELETOAK, TXINGURRIAK, BAKARRIK LO EGITEAK, MUNSTROAK, SORGINAK, ALTUETARA IGOTZEAK…

IADA HASIAK GARA BELDURREI AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK BILATZEN….

 

2021-2022

AQUARIUMERA IRTEERA

Kaixo:

Aste honetan, HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak Aquariumera joan gara . Bertan katuarraiak, pailaso arrainak, olagarroak, itsas zaldiak, itsas izarrak, marrazoak, manta arrainak, tollak…ikusteko aukera izan dugu.Ederki pasa dugu!!!

 

 

 

2021-2022 · ENGLISH

ENGLISH- WHERE IS MY MUMMY?

Hello everyone! đź‘‹đź‘‹đź‘‹đź‘‹đź‘‹

This term the story we have been learning has been “Where’s my mummy?”.

The little chick is trying to find mummy.

“Hello!! Are you my mummy?”

“No, I’m not your mummy. I’m a cow”…

Will the little chick find mummy?

Enjoy the videos!

HH 4A: video

HH 4B: video

2021-2022

OOOHHH! 

-Mundu magikoa al da?

-Ikusten al dituzue kolore txuria eta kolore fosforitoak nola ikusten diren?

-Lanparako bonbila txuriaren ordez, bonbila beltza dago!

-Argi  magikoa ote da? 

Gela ilunpean aurkitu eta beraien kabuz argi beltzaren efektua deskubritu dute; plastilina eta mozorro distiratsuekin, tenpera eta errotulagailu fosforitoekin… 

Asko gozatu dugu guztiok! Ea zuei ere guri beste gustatzen zaizuen! 

ARGI BELTZA TAILERRA

 

 

2021-2022

ZIRKU MAITEA IKUSKIZUNA

Kaixo berriro ere denoi eta ongi etorri gure zirku maitea ikuskizunera! 

Lan asko egin dugu gure zirkua prestatzen; koreografiak, dantzak, akrobaziak, malabarak… Oso ondo pasa dugu elkarrekin  eta zirku proiektua ikuskizun zoragarri honekin amaitu dugu!

Eskerrak eman beharrean gaude ikusizunean laguntzen egon diren guztiei;

-Argazkilaria: Aritz

-Makilatzaileak: Elena eta Enara

-Musika: DJ Julen eta Mau

-Zuzeneko laguntzaileak: Itziar eta Joana

-Zirkuko material prestaketa: Aloña

GORA GURE ZIRKU MAITEA! 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EdtygU4fJOxDgE3ir6N_t-0BVrL855CcZdpnIzplTc3Xyw?e=1NZFNf

 

2021-2022

ZIRKUA PRESTATEN HASI GARA!!

Kaixo berriro ere!!

Poliki-poliki otsailaren 18an 5 urtekoei eta LH 2.mailakoei egingo diegun zirko emanaldia prestatzen hasi gara!! A ze saltsa daukaguna hainbeste mozorro eta tresnekin! Pozik gabiltza entseguetan eta momentu oso dibertigarriak pasatzen ari gara! 

Hemen bidaltzen dizuegu gure ikuskizunaren entsegu zatitxo bat! Gozatu!

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mirenartetxe_irakasle_eus/EVuOngxLRFhMjvHSobg90ZcBGxZvpIZx8TslbP1JvVYtnQ?e=bF7kJe

 

 

 

 

2021-2022

BAPATEKO IPUINAK

 

Zirkuko proiektuan lantzen gauden hiztegiko irudiak hartuz, ipuin dadoak sortu ditugu. Dadoak bota eta ateratzen diren irudien arabera, bapateko ipuinak sortzen ditugu.  Irudimena, ahozko adierazpena, bizipen fantasiatsua eta oro har hizkuntza lantzen dugu. Batzuetan ipuin parregarriak, besteetan ipuin lotsatiak…guztiak  ezberdinak eta originalak.

Ondoren, horietako batzuk entzungai dituzue beheko esteka honetan. Gozatu!

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/Eeex2XpzpHtJtpm3HtYkw0IBk2fhFTk-zge9H3OjWWWfwA?e=bLFUAA

 

2021-2022

ARGIA ETA ITZALAREN LEIHOAN JOLASEAN

 

Sorpresak atsegin ditugunez, gela bat,  magiko bihurtu digute eta itzalekin jolasean ibili gara; lagunen siluetak oihalaren atzean ikusirik, nor ote diren asmatzen, objetuak identifikatzen, antzerki motzak inprobisatzen, musika eta itzalekin dantzatzen…zirko txiki bat egiteko aukera ere izan dugu!!!

Argia eta itzala irudimenaren zubi eta bidaide, guztiok erakarri eta egin gaitu partaide!!!

2021-2022

BUKATU DUGU DORTOKAREN PROIEKTUA!!!!

Zenbat ikasi dugun!!!
Badakigu lehorreko eta uretako dortokak existitzen direla eta munduko haundienak 2 metro eta erdi neurtzen dutela.
Dortoka hauen erreplika bat egitera ausartu gara eta lan pila bat egin dugu.
Zientzia espazioko gure dortokek ere badute izena iada; KAKATI eta LAUBOST.
Hauek zaintzen eta goxatzen dihardugu egunero. Pozik bizi dira gurekin!
Ondorengo bideoan, proiektuan bizitako zenbait momentu dituzue ikusgai.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/mazurutuza_irakasle_eus/EQQEU1kY-k5HlFOLKoE-VJgBs38bB0-U13ZEQkKCmFHnjQ?e=pwLMic