2020-2021

Plastilinaren esperimentua!

Kaixo familiok!

Aste honetako berririk nahi?

Bada, Zientziako txokoa dagoen gelan sartu ginen astelehenean eta zer topatuko? PLASTILINA! Baina ez nolanahikoa… 5 urtekoek egindakoa! 

Plan izugarria iruditu zitzaigun guretzat ere, eta bertako papelak kuxkuxeatu eta 5 urtekoei ateaz bestalde galdetu ondoren, osagaiak lortzea besterik ez zitzaigun falta! Horrela, astearte eta asteazkenean zehar, plastilina egiteko aukera izan genuen denok! Ikusi nahi? Hona hemen esperimentu honen pausuak:

1.LEHENDABIZI IRI√ĎA ETA GERO GATZA ONTZI BATERA BOTA

 

2.ONDO NAHASI DENA

3.UR EDALONTZIRA OLIOA ETA KOLORANTE TANTA BATZUK BOTA ETA ONDO NAHASTU.

 

4.EDALONTZIAN DUGUN NAHASTEA, ONTZIRA BOTA

5.ONDO NAHASI, OREA BIHURTZEN DELA IKUSI ARTE

6.BUKATZEKO ESKUEKIN ONDO NAHASTU ETA PREST IZANGO DUGU!