2020-2021

Zientzialarien pare!

Kaixo!!

Aste honetan ere, Zientzia txokoan murgilduta egon gara esperimentu ezberdinak egiten. Ikusi nahi?

Goiz batean, pote batzuekin egin genuen topo eta ikusiz, probatuz, dastatuz… asmatu genuen zer ziren!

 


 


Gero, guk ekin genion esperimentatzeari!

Azkenik, gaur beste esperimentu batekin amaitu dugu astea. SORPRESA!!

 

Hona hemen etxean egin nahi izanez gero eman beharreko pausuak:

  1. Pote bat erdiraino olioz bete.
  2. Gero, ura bota (behatz bat gutxi gora-behera). 
  3. Jarraian, kolorantea bota. 
  4. Pastilla eferbestente bat bota azkenik eta ikusi zer gertatzen den!

Lagunak eta ez lagunak, disoluzioa edo nahasketa, frogatu dugu guk. Zuen txanda orain, ea zer kontatzen dizuen!