2020-2021

Fruta eta barazkiekin saltsan

Kaixo familiok!

Aspaldiko partez, azken aldian gabiltzanaren berri eman nahi dizuegu. Ba al dakizue zertan gabiltzan?

Bada, opor aurretik etxera eraman genituen tipulinak landatuta. Horrez gain, gure balkoian jarri ditugu baita ere beste fruta eta barazki batzuk, ba al dakizue zein diren?

     

  

Asmatu al dituzue?

Hasieran marrubi landareak LANDATU genituen. Gero, patata txikiak.

Horrez gain, Zientzia gelan fruta ezberdinak ikusi eta dastatu ditugu, eta horiek erregistratu ditugu baita ere (nolakoak diren, haziak ote dituzten…).

Egun batean edateko marrubi yogurra eta guzti egin genuen! 

 

Ikusitako fruten haziak EREITEA pentsatu dugu oraingoan: marrubienak, sagarrenak eta mangoarenak (baina azken bi hauek denbora batez eduki behar ditugu papel hezean bilduta, bata hotzean eta bestea epelean).

   

Arduradunak izan ohi dira hauek ureztatzeko aukeratuak, zainketa batean ere hasi gara beraz.

Ea denborarekin landaturikoak fruitua ematen duen! Kontatuko dizuegu!!!