2020-2021

Piraten moduan, altxorraren bila!

Kaixo famili!!

Badakizue gaur zer gertatu zaigun?

Bada, gelara sartzean sorpresa izan dugula, a ze trapu pilla lurrean! Eta ezpata! Eta mapa bat ere bai! Partxea margotu, zapia buruan jarri eta mapa eskuan, piratak utzitako altxorraren bila joan gara, gu ere pirata bihurtuta!

Eta halaxe eraman gaitu lehen pistak eskola inguruko zelaira. Han, txapela batekin zetorren hurrengo pista, gure izen bereko parkean zegoela zioen! Piratak eskatu bezala, abestuz joan gara bidean..  “sardina baat, bi sardina…“. 

Garfioren moduko eskua aurkitu dugu Piraten parkean eta jolasteko tarte bat hartu dugu bertan. Gero, pistari jarraituz, Udaletxe aurrean amaitu dugu eta gerriko eta guzti, abitu gara azken pistaraino eskutik emanda, bertan baitzegoen Loroa! Baita bost urtekoak ere! Haiei ere piratak altxorraren bila antolatu die!

 

Bertatik ikusten omen zen non zegoen altxorra, pala eta kuboz egindako zuloren batean… Noski, hondartzan!! Ziztu bizian jaitsi eta hantxe topatu dugu X: han zegoen gure altxorra

Eguraldia, konpainia eta paisaiaz gozatuta, eskolara itzultzeari ekin diogu, goiz ederra pasata!

Orain ulertzen dugu abestia “Piraten bizitza hoberena da”, horrela lagunekin jolasean eta mokadu goxoa janda, primeran bizi delako bat! 

Hurrenarte!