2020-2021

A ze ur festa!!

Kaixo kaixo!

Azken txanpan sartu gara eta ikasturtea amaitzen ari dela ospatzeko festa bat egin dugu atarian. Ikusi nahi nolako festa izan den?

BAI BAI, UR FESTA IZUGARRIA!

Guk gozatu dugun bezain beste gozatu argazkitxo hauek ikusten!! 

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu ikasturte hau hain ondo joaten laguntzeagatik!

Ondo ondo pasa oporrak eta nahi duzuen arte!!

2020-2021

Olerkiak, asmakizuna eta abestiekin jolasean!

Kaixo kaixo!

Hiruhileko hau ere amaitzear gaude eta gure karpetetan eramango ditugu landutako olerkiak, asmakizuna eta abestiak. Nola ez, blogera igo nahi ditugu oraingoan ere etxean ere tartetxo polit bat igarotzeko hauek entzun, abestu eta jolastu bitartean!

Goxatu eta hurren arte!!

OLERKIAK

ABESTIAK

ASMAKIZUNA

 

Ondo pasa!!

2020-2021

GURE ARTELANAK: OSTADARRA

KAIXO FAMILIOK!

4 ETA 5 URTEKOEN ERAKUSKETAREN BERRI EMATERA GATOZ. 

DAKIZUENEZ, ARTE GELAN EGINDAKO GURE LANAK GURE TXERUKO LOKALERA ERAMANGO DITUGU ETA BERTAKO ATEA ZABALDU ZUEK IKUSI ETA GOZATU AHAL IZATEKO. DENA PRESTATZEN ARI GARA HORRETARAKO!

BERAZ BADAKIZUE, ASTEBURU HONETAN ZEHAR ANIMATU GURE ERAKUSKETA IKUSTERA!!

GURE ARTELANAK: OSTADARRA

GURE TXERUKO LOKALEAN,

EKAINAK 4: 16:00-19:00

EKAINAK 5: 11:00-12:00 / 17:00-19:00

EKAINAK 6: 11:00-12:00 / 17:00-19:00