2020-2021

Gelako olerki, abesti eta asmakizunak!

Kaixo familiok!

Urtea bukatzearekin batera, hiruhileko honetan landutako olerki, abesti eta asmakizunak zintzilikatu nahi ditugu eta horrela zuekin partekatu! Ea gustuko dituzuen! Gurekin jolastu nahi?

OLERKIAK

ABESTIAK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA

 

ASMAKIZUNAK

2020-2021

Euskararen Eguna

Kaixo lagunok!

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Primeran ibili ginen abesten eta dantza egiten!! 

Giroa gitarra, bateria eta trikitiaren laguntzaz berotu genuen. Hona hemen prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!! Eta gogoratu EUSKARAZ…GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA  GEHIAGOTAN!

Egin klik loturaren gainean bideoa ikusteko

 

2020-2021

Zientzialarien pare!

Kaixo!!

Aste honetan ere, Zientzia txokoan murgilduta egon gara esperimentu ezberdinak egiten. Ikusi nahi?

Goiz batean, pote batzuekin egin genuen topo eta ikusiz, probatuz, dastatuz… asmatu genuen zer ziren!

 


 


Gero, guk ekin genion esperimentatzeari!

Azkenik, gaur beste esperimentu batekin amaitu dugu astea. SORPRESA!!

 

Hona hemen etxean egin nahi izanez gero eman beharreko pausuak:

  1. Pote bat erdiraino olioz bete.
  2. Gero, ura bota (behatz bat gutxi gora-behera). 
  3. Jarraian, kolorantea bota. 
  4. Pastilla eferbestente bat bota azkenik eta ikusi zer gertatzen den!

Lagunak eta ez lagunak, disoluzioa edo nahasketa, frogatu dugu guk. Zuen txanda orain, ea zer kontatzen dizuen!

2020-2021

Plastilinaren esperimentua!

Kaixo familiok!

Aste honetako berririk nahi?

Bada, Zientziako txokoa dagoen gelan sartu ginen astelehenean eta zer topatuko? PLASTILINA! Baina ez nolanahikoa… 5 urtekoek egindakoa! 

Plan izugarria iruditu zitzaigun guretzat ere, eta bertako papelak kuxkuxeatu eta 5 urtekoei ateaz bestalde galdetu ondoren, osagaiak lortzea besterik ez zitzaigun falta! Horrela, astearte eta asteazkenean zehar, plastilina egiteko aukera izan genuen denok! Ikusi nahi? Hona hemen esperimentu honen pausuak:

1.LEHENDABIZI IRIÑA ETA GERO GATZA ONTZI BATERA BOTA

 

2.ONDO NAHASI DENA

3.UR EDALONTZIRA OLIOA ETA KOLORANTE TANTA BATZUK BOTA ETA ONDO NAHASTU.

 

4.EDALONTZIAN DUGUN NAHASTEA, ONTZIRA BOTA

5.ONDO NAHASI, OREA BIHURTZEN DELA IKUSI ARTE

6.BUKATZEKO ESKUEKIN ONDO NAHASTU ETA PREST IZANGO DUGU!

2020-2021

4 urtekoak martxan!!

Kaixo familiok!!

Ongi etorri aurtengo gure blogera. 

Hasiera emateko, aste honetan Sormen eta Psikomotrizitate gelan nola gabiltzan erakutsi nahi dugu. Ikusi nola aritzen garen!!

Beste geletan nola gabiltzan ikusi nahi? Adi egon gure blogari!

 

2019-2020

OSTEGUN BEREZIA!!!!

AUPA AUPA LAGUNAK!!!!

OSTEGUNA IRITSI DA!!! BAI, BERRIZ OSTEGUNA!!

BAINA GAURKO OSTEGUNA, OSTEGUN BEREZIA DUGU!

OPOR AURREKO AZKEN OSTEGUNA!

BADUGU GOGO PIXKAT OPORRAK HARTZEKO EZTA? BA NOSKI! ONGI MEREZITAKO OPORRAK IZANGO DITUZUE ORAINGOAN BEHINTZAT!

IKASTURTEKO AZKEN TAILERRAK JARRIKO DITUGU BAINA EZ TRISTATU… BUELTAN BERRIRO IZANGO DITUGU!

BA BETI BEZALA… HARTU PATXADAZ ETA AUKERATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUENA HASTEKO.

ONDO ONDO PASA LANEAN ETA….

ONDO ONDO PASA OPORRAK!!!!

MUXU ERRRALDOI BAT BAKOITZARENTZAT!!

  1. ZENTZUMEN TAILERRA   
  2. PSIKOMOTRIZITATEA
  3. ESPERIMENTUA
  4. DANTZA
  5. IPUINA

*Proposaturiko jarduera hauek Haur Hezkuntzako Curriculumean azaltzen diren bi esperientzia eremuetan eragiten dute: Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueran eta baita Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpenean.

 

AUPA AUPA LAGUNAK!!!

¡¡HA LLEGADO EL JUEVES!!! ¡SÍ, DE NUEVO EL JUEVES!

¡PERO HOY ES UN JUEVES ESPECIAL!

¡EL ÚLTIMO JUEVES ANTES DE VACACIONES!

TENEMOS MUCHAS GANAS DE DISFRUTAR DE LAS VACACIONES, ¿NO? ¡CLARO QUE SÍ! ¡COMO SIEMPRE,  TENDRÉIS UNAS VACACIONES MUY MERECIDAS!

VAMOS A PONER LOS ÚLTIMOS TALLERES DEL CURSO, PERO NO NOS ENTRISTEZCAMOS.

PUES, COMO SIEMPRE, TÓMALO CON CALMA Y ELIGE LO QUE MÁS TE GUSTE PARA EMPEZAR.

DIVIÉRTETE TRABAJANDO.

DIVIÉRTETE EN VACACIONES!!!!

¡UN BESO PARA CADA UNO!

  1. JUEGO DE LOS SENTIDOS (Zentzumen tailerra)
  2. TALLER DE COCINA (Sukaldaritza tailerra)
  3. TALLER DE PSICOMOTRICIDAD (Psikomotrizitate tailerra)
  4. EXPERIMENTO (Esperimentua)
  5. BAILE (Dantza)
  6. CUENTO (Ipuina)

*Las propuestas planteadas inciden en los dos ámbitos de experiencia que aparecen en el Currículo de Educación Infantil:Construcción de la propia identidad y conocimiento del medio físico y social y Construcción de la propia identidad y comunicación y representación.

2019-2020

MUSIKAREKIN AIOOO

Kaixo ekipo. Iritsi zaigu eskolako azken astea, eta horrekin batera musika saioak ere amaituko dira. Zuek ere hondartzara juteko desiatzen egongo zarete ezta? Gu bai 😊. Espero dugu gustura egon izana partekatutako lanekin. Hemendik aurrera zuen esku gelditzen da musikarekin gozatzea eta ikastea. Laister arte…

Hauek izango dira proposatuko dizkizuedan azkenengo hiru kantak.

Hola equipo. Ha llegado la hora de despedirnos, llega el verano y con ello las vacaciones que seguro estáis deseando de disfrutad en la playa. Nosotros si! Espero que hayáis disfrutado con las propuestas que os hemos hecho. Ahora os toca a vosotros disfrutad de ella. 

Estas son las ultimas tres propuestas de este curso.

Dantza errumaniarra, eskuekin dantzatzeko. ALUNELUL/Baile Rumano, para bailar con las manos.

 

Patxitoaren kantua

 

Tximeleta txita pun

 

Hurrengo ikasturtea arte. Hasta el curso que viene🧒🧒

2019-2020

Summer time!

Hello!

Udarako oporrak iritsi zaizkigu!

Gaurko proposamena, SUMMER (udara) gaiarekin lotuta dago. Ia gustatzen zaizuen!

 

 

 

 

 

 

 

BYE!!!!!