2018-2019

Gure lehen hitzak ingelesez

Aurten hasi gara ingelesa ikasten. Ikasturteko lehen hiru hilabeteetan oinarrizko hitz eta esaldi batzuk barneratu ditugu, ipuin, abesti eta jolasen bitartez.

Hemen dituzue gelan landutako hainbat kanta!

 

 

 

2018-2019

Kalabazaren proiektua

Kaixo!!

Gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu lerro hauen bidez. Ikusi, ikusi Kalabazarekin zenbat gauza egin daitezkeen!

   

 

 

 

 

 

Ikusten duzuen bezala, kalabaza mota ezberdinak iritsi dira gure gelara (denak baratzetik noski, ez zuhaitzetik hasieran pentsatzen zuten bezala!).

Moztu eta hustu egin ditugu batzuk, ateratako pipak lehortu ditugu ereiteko eta baita prijituta / danbolinean erreta jateko ere! Pisua eta neurriarekin jolasean aritzeko aukera ere eman digu eta kalabazaz egindako musika instrumentuak ikusteaz gain, martxan jarri dugu gure maraka propioa ere! Honez gain, parkeko baratza txikian eta Askizuko baserriko baratzan kalabazak ikusi ditugu. Festa bat ospatzeko aukera ere izan dugu, Arimen gaua! Garai bateko Euskal Herriko ohiturak oinarri hartuta, Balbinok kontatu zigun bezala, hustutako kalabazei kandela bat jarri eta gu kareta atzean ezkutatuta ezusteko beldurgarria eman genien 5 urtekoei! Kalabazaz egindako bizkotxoa eta kalabaza pipadun ogia janez amaitu genuen denok batera.

Itxura ederra baietz? Guk iada bi aldiz dastatu dugu kalabaza bizkotxoa, laister iritsiko da zuen txanda! Goxatu!

2018-2019 · Sailkatu gabea

Ongi etorri!

Kaixo!

Iturzaeta eskolako 4 urteko gelakoak gara. Ikasturte honetan martxan jarri dugu bloga eta gure asmoa, egingo ditugun sarrera ezberdinen bidez gure berri ematea da.

Pixkanaka hasi ginen elkar ezagutuz ikasturtea eta dagoeneko proiektu bat ere martxan jarri dugu, Kalabazarena! Zer nolako jokua ematen duen!

Poliki-poliki martxa ematen hasiko gara blog honi eta zuen parte hartzea ere ongi etorria izango da!

Nahi duzuen arte!!