2020-2021

OLERKI, ASMAKIZUN ETA ABESTIAK!

Kaixo familiok!

Zer moduz Martxoa bukaeralde hau?

Guk berriz ere zintzilikatu nahi dugu hiruhileko honetan gelan landu ditugun olerki, asmakizun eta abestiak. Animatu gurekin batera!!

HEGAZKINARENA

ZENBAKIAK

AKERRA

ASMAKIZUNA

ZORIONAK!

OLES, OLES!

HILABETEAK

ASTEGUNAK-Alferraren astea

Ondo pasa eta goxatu familian! 

Hurrena arte!

2020-2021

IGELA eta ZAPUAREN PROIEKTUA!

Kaixo berriz ere!

Gustatu al zitzaizuen gure dantzatxoa? Bada, Igela eta Zapoarekin bueltaka gabiltzan honetan, zertan ibili garen erakustsi nahi dizuegu gaurkoan ere. Horretarako, bideo bat prestatu dugu gelan ikusitakoarekin, egindakoarekin eta ikasitakoarekin! Ea zuek ere gurekin batera ikasten duzuen!

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/geizagirre_irakasle_eus/Ef4no6yzL2hLheUQqiVMmh0B6rebrQCWf6YVTGq_1R5fhA?e=tfruT2

A! Eta ahaztu aurretik… Zapoa gelan izan dugu baina… gustatuko litzaiguke zapo edo igel bat jaiotzen ikustea! Beraz, udaberriarekin batera arrautza batzuk topatu ezkero, jakin gure gelan lekutxo bat jartzeko prest izango garela!

Disfrutatu eta… hurrenarte!

2020-2021

IGELEN MODURA

Kaixo familiok!!

Azken asteetan igela eta zapuarekin bueltaka ibili gara eta zuei erakutsi nahi dizuegu.

Horretarako, hemen uzten dizuegu Inauterietarako prestatu genuen dantza eta baita gure mozorroak ere!

Ea gustuko duzuen, eta animatuz gero, hasi gurekin dantzan!!

 

https://hezkuntza-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/geizagirre_irakasle_eus/EUv1zUb_pVdFlkWKPVDMOQsB4a1H84w1vqkBqnRnivUGsQ?e=FdJKhr

Pasahitza haurrek eramango dute etxera.

 

Hurrenarte!!

2020-2021

Gelako olerki, abesti eta asmakizunak!

Kaixo familiok!

Urtea bukatzearekin batera, hiruhileko honetan landutako olerki, abesti eta asmakizunak zintzilikatu nahi ditugu eta horrela zuekin partekatu! Ea gustuko dituzuen! Gurekin jolastu nahi?

OLERKIAK

ABESTIAK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA

 

ASMAKIZUNAK

2020-2021

Euskararen Eguna

Kaixo lagunok!

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Primeran ibili ginen abesten eta dantza egiten!! 

Giroa gitarra, bateria eta trikitiaren laguntzaz berotu genuen. Hona hemen prestatu dugun bideoa, espero dugu zuen gustukoa izatea!! Eta gogoratu EUSKARAZ…GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA  GEHIAGOTAN!

Egin klik loturaren gainean bideoa ikusteko

 

2020-2021

Zientzialarien pare!

Kaixo!!

Aste honetan ere, Zientzia txokoan murgilduta egon gara esperimentu ezberdinak egiten. Ikusi nahi?

Goiz batean, pote batzuekin egin genuen topo eta ikusiz, probatuz, dastatuz… asmatu genuen zer ziren!

 


 


Gero, guk ekin genion esperimentatzeari!

Azkenik, gaur beste esperimentu batekin amaitu dugu astea. SORPRESA!!

 

Hona hemen etxean egin nahi izanez gero eman beharreko pausuak:

  1. Pote bat erdiraino olioz bete.
  2. Gero, ura bota (behatz bat gutxi gora-behera). 
  3. Jarraian, kolorantea bota. 
  4. Pastilla eferbestente bat bota azkenik eta ikusi zer gertatzen den!

Lagunak eta ez lagunak, disoluzioa edo nahasketa, frogatu dugu guk. Zuen txanda orain, ea zer kontatzen dizuen!

2020-2021

Plastilinaren esperimentua!

Kaixo familiok!

Aste honetako berririk nahi?

Bada, Zientziako txokoa dagoen gelan sartu ginen astelehenean eta zer topatuko? PLASTILINA! Baina ez nolanahikoa… 5 urtekoek egindakoa! 

Plan izugarria iruditu zitzaigun guretzat ere, eta bertako papelak kuxkuxeatu eta 5 urtekoei ateaz bestalde galdetu ondoren, osagaiak lortzea besterik ez zitzaigun falta! Horrela, astearte eta asteazkenean zehar, plastilina egiteko aukera izan genuen denok! Ikusi nahi? Hona hemen esperimentu honen pausuak:

1.LEHENDABIZI IRIÑA ETA GERO GATZA ONTZI BATERA BOTA

 

2.ONDO NAHASI DENA

3.UR EDALONTZIRA OLIOA ETA KOLORANTE TANTA BATZUK BOTA ETA ONDO NAHASTU.

 

4.EDALONTZIAN DUGUN NAHASTEA, ONTZIRA BOTA

5.ONDO NAHASI, OREA BIHURTZEN DELA IKUSI ARTE

6.BUKATZEKO ESKUEKIN ONDO NAHASTU ETA PREST IZANGO DUGU!

2020-2021

4 urtekoak martxan!!

Kaixo familiok!!

Ongi etorri aurtengo gure blogera. 

Hasiera emateko, aste honetan Sormen eta Psikomotrizitate gelan nola gabiltzan erakutsi nahi dugu. Ikusi nola aritzen garen!!

Beste geletan nola gabiltzan ikusi nahi? Adi egon gure blogari!