Sin categoría

Easter!

Kaixo!

Aste Santuetako oporrak iritsi zaizkigu eta ba al dakizue beste herrialde batzuetan umetxoak zer egiten duten? Ba ikusi hemen daukazuen istorioa, eta ikusiko duzue nolako ongi pasatzen duten. 

Zuek ere animatu, eta prestatu koloretako arraultza batzuk!

Ondo pasa!

Hemen istorioaren helbidea:

eta abesti berri bat abestu nahi?

2019-2020

Iritsi da, O S T E G U N A!

KAIXO!! 

HEMENTXE GAUDE BESTE ASTE BETEZ. 

ZER MODUZ ZAUDETE? ESPERO, OSO ONDO EGONGO ZARETELA! 

GAUR ERE OSTEGUNA DUGU, BERAZ… 

BAI! TAILERRAK!!

Pasa den astean bezala, proposamen batzuk dakarzkizuegu. Aukeratu gustuko duzuena eta ekin!!  

Eta garrantzitsuena, ondo pasa! 

Eta… gogoratu nahi izanez gero, egindakoen argazkiak gure korreoetara bidaltzea dituzuela, gustura ikusiko ditugu eta! 

Ondo segi! Muxu potolo bana! 

  1. ZENTZUMEN JOLASA ZENTZUMENAK II
  2. SUKALDARITZA TAILERRA SUKALDARITZA II
  3. PSIKOMOTRIZITATE TAILERRA PSIKOMOTRIZITATE II(1)
  4. ESPERIMENTUA ESPERIMENTUA II
  5. DANTZA DANTZA II
  6. ESKULANAK  ESKULANAK
  7. IPUINA

—–

¡HOLA! 

AQUÍ ESTAMOS UNA SEMANA MAS. 

¿CÓMO ESTÁIS? ESPERO QUE ESTEIS BIEN 

HOY TAMBIÉN JUEVES POR LO TANTO… 

¡SI!  ¡¡ TAILLERES !! 

Igual que la semana pasada, os mandamos unas propuestas. Elegir la que os guste y ¡en marcha! 

Y lo más importante, ¡Que lo paséis bien! 

¡Ah! Y acordaros que si queréis mandarnos fotos de lo que habéis hecho a nuestro correo, que los veremos con mucho gusto! 

¡Un beso! 

  1. JUEGO DE LOS SENTIDOS (Zentzumen tailerra)
  2. TALLER DE COCINA (Sukaldaritza tailerra)
  3. TALLER DE PSICOMOTRICIDAD (Psikomotrizitate tailerra)
  4. EXPERIMENTO (Esperimentua)
  5. BAILE (Dantza)
  6. MANUALIDADES (eskulanak)
  7. CUENTO (Ipuina)
2019-2020

Astelehena ondo hasteko…

Egun on familiok!

Aste berri bati ekiteko prest? Bada, hemen uzten dizkizuegu gure proposamenak etxean goxo jolasteko (gogoratu proposamenak direla, ez egin beharrekoak). Zuen gustukoa izatea espero dugu. Gozatu orain denbora dugula!

Jolasteko beharrezkoa dugun materiala sortzen hasteko, guraizeekin papela moztuko dugu zati txikietan eta bertan zenbakiak idatzi: 1etik 20raino.

 

1,    2,    3,    4,    5,    6,    7,    8,   9,  10,

11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20

 

Jolasteko prest?

1. Ordenatu zenbaki horiek TXIKITIK HANDIRA (argazkian bezala).

Behin hori eginda, nahastu zenbakiak eta oraingoan alderantziz egingo dugu, HANDITIK TXIKIRA.

2. Orain ez ditugu zenbaki guztiak erabiliko. Aukeratu batzuk eta jarri bistan (argazkian bezala). Gai al gara zenbaki horiek ordenatzeko TXIKITIK HANDIRA?

3. Alboratu ditugun zenbakietatik batzuk hartu orain. Gai al gara zenbaki hauek ordenatzeko HANDITIK TXIKIRA?

4. Zenbaki batzuk ordenatuta jarri tarteetako zenbaki batzuk falta direlarik. Asmatuko al duzu zein den falta den zenbakia?

5. Etxean aurki dezakegun materiala erabiliko dugu jolas honetarako, adibidez, harritxoak, mahai jolasen fitxak, txotxak, makarroiak, kafe kapsulak…

Zenbaki bat atera eta kopuru hori haina material jarri hari jarraika (argazkian bezala).

6. Oraingoan, materialarekin hasiko gara. Eskukada hartu eta kontatu: zenbat daude? Kopuru horri, lotu zenbakia (argazkian bezala).

7. 6ko arrautza kaxa bat beharko dugu orain, baita pinpon pilotak (edo arrautzak, kanikak…). 0-6 bitarteko pilotak sartu kaxa barrura eta esan (2 sartu ditut) eta kaxa itxi. Zenbat gehiago sartu beharko ditugu kaxa guztiz betetzeko? Erantzuna entzundakoan, kopuru hori hartu eta hasi kaxan sartzen, egiaztatzeko.

 

Hau guztia eta gitarraz lagundutako abesti batzuk guraso ordezkariaren eskutik iritsiko zaizkizue.

Astelehena indarrarekin hastea espero dugu! Eutsi goiari!


¿Dispuesto a emprender una nueva semana? Pues bien, aquí os dejamos nuestras propuestas para que juguéis en casa (recuerda que solo son propuestas). Esperamos que os guste. ¡Disfrutad ahora que tenemos tiempo!

Para empezar a crear el material necesario para jugar, cortaremos el papel con las tijeras en trozos pequeños y anotaremos los números: del 1 al 20.

¿Listo para jugar?

1. Ordena estos números de MENOR a MAYOR (ver la foto de arriba).

Una vez hecho esto, mezclamos los números y esta vez lo haremos al revés, de MAYOR a MENOR.

2. Esta vez, no utilizaremos todos los números. Elige unas cuantas y ponlos a la vista (ver la foto de arriba). ¿Somos capaces de ordenar estos números de MENOR a MAYOR?

3. Ahora coge algunos de los números que has dejado de lado. ¿Somos capaces de ordenar estos números de MAYOR a MENOR?

4. Coloca unos números dejando huecos. Adivina cuál es el número que falta.

5. Para este juego utilizaremos el material que podemos encontrar en casa, como por ejemplo, piedras, fichas de juegos de mesa, palillos, macarrones, capsulas de café…

Hay que sacar un número y poner la cantidad exacta de material (ver la foto de arriba).

6. Esta vez comenzaremos con el material. Coge un puñado y cuenta: ¿cuántos hay? A esta cantidad asocia el número (como en la foto).

7. Ahora necesitaremos una caja de huevos de 6, pelotas de pin-pon (o huevos, canicas…). Mete las pelotas (de 0 a 6) dentro de la caja y di (he metido 2) y cierra la caja. ¿Cuántos más tendremos que introducir para llenar la caja entera? Una vez de haber escuchado la respuesta, coger esa cantidad y empezar a meterla en la caja para comprobar.

 

Todo esto y algunas canciones acompañadas de guitarra les llegarán de la mano de las familias representantes.

¡Esperamos que empecéis el lunes con fuerza! Eutsi goiari!

2019-2020

Ze egun da gaur?

KAIXO FAMILIAK! 

BADAKIZUE ZEIN EGUN DEN GAUR?  

BAI! OSTEGUNA! 

ETA? ZER GERTATZEN DA OSTEGUNETAN? ZER IZATEN DUGU HAIN GUSTUKO DUGUNA? 

OSO ONDO! TAILERRAK! 

Hainbat proposamen jarri dizkizuegu. Zuek ikusi zein edo zeintzuk egin nahi dituzuen, helburua ondo pasa eta gozatzea da. 

Eta gogoratu… pozik ikusiko ditugula zuek nahi izanez gero, gure korreora bidaltzen dituzuen argazkiak! 

ONDO PASA, GOZATU ETA GOXATU!! 

Laster arte! 

  1. ZENTZUMEN JOLASA Zentzumen jolasa
  2. SUKALDARITZA TAILERRA SUKALDARITZA TAILERRA
  3. PSIKOMOTRIZITATE TAILERRA PSIKOMOTRIZITATE
  4. ESPERIMENTUA esperimentoen tailerra
  5. DANTZA dantza tailerra
  6. IPUINA 

——

¡HOLA FAMILIAS! 

¿SABEIS QUE DIA ES HOY?  

SI! JUEVES! 

¿Y QUE PASA LOS JUEVES QUE NOS GUSTA TANTO? 

¡MUY BIEN! ¡¡TALLERES!! 

Os hacemos algunas propuestas, vosotras/vosotros vereis cual o cuales quereis hacer, el objetivo es pasarlo bien y disfrutar.

Y no olvideis, que si quereis mandarnos fotos a nuestro correo, los veremos muy a gusto. 

¡PASARLO BIEN Y A DISFRUTAR! 

¡Hasta pronto! 

(Tenéis que clicar arriba, los números son los mismos).

  1. JUEGO DE LOS SENTIDOS (Zentzumen tailerra)
  2. TALLER DE COCINA (Sukaldaritza tailerra)
  3. TALLER DE PSICOMOTRICIDAD (Psikomotrizitate tailerra)
  4. EXPERIMENTO (Esperimentua)
  5. BAILE (Dantza)
  6. CUENTO (Ipuina)
2019-2020

Ready to sing?

Hello,

Abesteko prest? Hemen, gelan abestu ditugun abestiak zuek etxean abesteko. Ondo-ondo pasa!

2019-2020

Etxean gauden hontan…

Kaixo familiok!

Etxean geratzeko egunak datoz. Hori dela eta, gelan lantzen ditugun olerkiak zuen eskura jartzea pentsatu dugu, martxan jarraitzeko. Ikusi ikusi nola egiten duten irakaslearena!

Honez gain, emailean ere hainbat eta hainbat proposamen bidali dizkizuegu, begiratu bat eman eta jolastuz gozatu haurrekin!

    

Hauen gain, hona hemen azken astean proiektuarekin landu ditugun abestiak:

Besterik gabe, goxatzeko tartea izango delakoan.. Laister arte!

2019-2020

Inauteriak!

Erronka berri bat hasi eta bukatu dugu dagoeneko!

Herrira iritsi aurretik iritsi ziren inauteriak gure gelara, egutegian eguna behin eta berriz ikusten baikenuen!

Mozorro eta peluka artean egoteaz gain, informazioa ere bildu dugu gure geletan: beste herri eta hirietako inauteriak noiz eta nola ospatzen diren jakin dugu, hala nola, Cuba, Londres, Lantz, Ituren, Erratzu, Azpeitia, Tolosa…

Eta Getarian ospatzeko, herri mailan egindako dantzaren lehen pausuak ere ikasteko aukera izan genuen, koreografaren eskutik zuzen-zuzenean!

Beste bisita bat ere izan genuen, zeinek azalduko liguke inauterien esentzia Tolosar batek baino hobe? Bere mozorro eta txilaba eta guzti etorri zen gainera!

Inauteriak bazetoztela abisatzeko, Kaldereroz mozorrotu eta eskola guztitik ibili ginen zarata pixka bat ateratzen!

Inauteriak datoz, zuen mozorroak prestatzen hasi!

Festarekin aurrera, Azpeitiko ohiturari jarraituz, Torradak probatzeko aukera ere izan genuen. Gogoratzen al dira zein osagai behar diren Torradak egiteko?

Azken ukituak falta ziren eskolan, telaz eta globoz bete genuen kolorea ematen hasteko!

Azken egunean, trapuak jantzi eta aurpegiak margotzearekin batera, prest ginen dantzan ospakizunari hasiera emateko!

 

  

Mila esker laguntza eman zeniguten guztiei!

Hurrenarte!

 

 

2019-2020

Proiektu bukaera

Proiektuari bukaera emateko ordua iritsi zaigu eta zer hobe obrara bisita egitea baino!

Obrako langilearekin hizketan egon gara eta bukatzeko geneuzkan zalantzak argitu dizkigu. Gainera, garabia erabiltzeko mandoa erakutsi eta erabiltzen utzi digu!

Oraindik leihotik obra denbora luzez ikusiko dugu baina guk momentuz, eraikuntzak alde batera utzi eta gauza berriei helduko diegu. Zein izango ote da hurrengo erronka?

2019-2020

Balentziagara bisita

Urte Berri on familiok!

Urteari hasiera ona emateko, Balentziaga Museora egin dugu bisita.

Adi adi entzun ditugu Cristóbal Balentziagari buruzko azalpenak.

Museoa ikusi eta gero, gu ere artista lanetan ibili gara kapa bat eginez!

Siluetekin jolastu dugu, Balentziaga bezala.

Poz pozik atera gara kapa eta guzti!

2019-2020

Proiektuarekin jarraituz…

Obrako langile bihurtu gara gu ere eta sortzaile lanetan ibili!

Bisita bat izan genuen etxeak nola sortzen diren ezagutzeko. Baina ez horretarako bakarrik! Planoak ikusi genituen, ura eta elektrizitatea nondik joaten den, zementua nola egiten den, zein gogorra geratzen den hurrengo egunerako… Ikusi bestela nola jardun izan garen zementoan sartutako makila atera nahian!

Eta orain bai, gure txanda iritsi da! Etxe mota ezberdinak ikusi genituen, baita munduko etxe arraroak, planoak begiratu genituen, egurrezko piezekin eraikuntzak eraiki… sormen lanari ekin azken finean. Jarraitzeko, aukeratutako etxe txikiak sortzen joan gara. Horretarako, material ezberdina behar genuen: plastilina, poliespana, buztina, yogur potoak, lastoa, telak, makilak… Azken hauek lortzeko txango txiki bat ere egin genuen!

Horrela, pixkanaka sortu ditugu Igluak, Senegaleko etxe tradizionalak eta Teepee-ak eta erakusketa osatzen hasi, begira begira!

 

Bertatik ikusi nahi dituzue? Etorri ba gure pasilloan jarri dugun “ETXE MOTAK” erakusketara, gonbidatuta zaudete!