Kaixo familiak!!
Ikasturteko gure lehen proiektuari hasiera eman diogu!!
Gelan interes handia azaldu eta gero, azken asteotan espazioaren gaian murgildu gara. Proiektuari hasiera emateko, zer dakigun eta zer jakin nahi dugun zehazten hasi ginen horretarako zerrendak osatuz.
Gaiaren inguruan hitz egin ondoren, espazioaren inguruko gauza pilo bat dakizkigula konturatu ginen baina argitu nahi ditugun hainbat zalantza ere azaldu ziren!!
Zalantza hauek argitzen hasteko, azken bi asteetan etxetik gaiarekin erlazionatutako liburuak, argazkiak, eskulanak,maketak…ekarri ditugu eta gelakideen aurrean aurkezpena ere burutu dugu. Ikusi nahi?
Hau da hau material pila!! Azalpen eta aurkezpenekin bukatu ondoren, gelako txoko bat aukeratu eta dena bertan kokatu dugu antolaturik!!
Gure proiektuaren berri izan nahi baduzue, adi egon gure blogera!!