2020-2021

Iturzaetako espaziontziaren aireratzea

Kaixo!

Gure proiektuari bukaera emateko bukatu berri dugun espaziontzia aireratu nahi izan dugu, baina kartoizkoa izanik ezinezkoa da. Ideia hau argi izanda, plastikozko botila batekin, espaziontzi berri bat egitea erabaki dugu.

Hona hemen, espaziontzia sortzeko aurrera eraman beharreko pausuak:

1-2 litroko Coca-Colako boteila hustu eta urarekin ondo garbitu.

2-A4 tamainako kartulina batekin kono bat sortu eta zeloarekin ondo eztali.

3-Konoa Coca-Cola botilaren oinarrian sartu eta zeloarekin ondo itsatsi.

4-Kartoiarekin 4 triangelu sortu eta botilaren aldeetan zintarekin ondo itsatsi espaziontzia lurrean modu orekatu batean kokatu ahal izateko.

5-Botilaren aho inguruan, plastilina jarri espaziontziari pisua eman eta aireratzean ongi moldatu dadin. Jarraian,  zintarekin ondo eztali mugitu ez dadin.

6-Botilara litro 1 ur bota.

7-Kortxoari zulo txiki bat egin bizikleta puzgailuarekin.

 

8-Kortxoa botilan ondo sartu.

9-Bizikleta puzgailuaren balbula kortxoan sartu eta botilari buelta eman. Jarraian, lurrean modu orekatu batean kokatu.

10-Bizikleta puzgailua gora eta behera mugituz, espaziontzira airea sartzen hasi. Kontaketa egiten hasi eta prestatu pixka bat buztitzeko!

Aireratze unea ez dugu bakarrik bizi izan nahi eta beraz, 4urtekoak gonbidatu ditugu distantzia neurriak zainduz beti ere, gurekin batera esperientzia bizi dezaten. Esperientzia toki ireki batean burutu behar izan dugunez, atarira atera gara eta LH.ko ikasleak ere ikusle bezala izan ditugu beraien geletako leihoetatik. Hau da hau urduritasuna! Aireratzea lortuko ote dugu?

Hona hemen emaitza!