2020-2021

Kide berria gelan!

Hemen gara berriro!

Aste honetan albiste asko ditugu zuekin konpartitzeko! Orain dela egun gutxi Edurne irakaslearen bisita jaso genuen gelan eta guretzat sorpresa bat zekarrela aipatu zigun.  

Sorpresa zein izan zen jakin nahi duzue? txori txiki bat!! Hau bai sorpresa polita!!

Horitxo du izena eta istorio ezin politagoa kontatu zigun Edurnek. Aspaldi  Edurneren amatxok ondoezik aurkitu zuen eta medikuarengana eraman ondoren hankatxoa oso kaltetuta zuela esan zioten eta ezin zitekeela ezer egin. Edurneren amak ordea, ukendu berezi bat prestatu eta sendatzea lortu zuen baina oraindik ezin du ondo hegan egin gaixoak. Gaur egun Edurneren amatxok ezin du Horitxo zaindu eta eskolan hegaztien inguruko proiektua lantzen hasi garela jakitean, ekartzea pentsatu du berari esker gauza berriak ikasi  eta guk zaintzeko. Ideia paregabea! 

Horitxorentzako toki berezi bat prestatu dugu gelan eta pixkanaka gu bezala egokitzen ari da eskolara. Txandaka gerturatzen gara berarengana ezagutu gaitzan eta bera behatuz gauza berriak ikasten hasteko. Ezagutu nahiko duzue ezta? 

                             

Edurneren amatxok Horitxori aukera berri bat eman zion eta urte guzti hauetan ezin hobeto zaindu du beraz, hemendik aurrera berak hasitako zainketari jarraipena emango diogu. Mila esker Edurne gurekin gogoratu eta sorpresa polit hau emateagatik!!