2020-2021

Kide berria gelan!

Hemen gara berriro!

Aste honetan albiste asko ditugu zuekin konpartitzeko! Orain dela egun gutxi Edurne irakaslearen bisita jaso genuen gelan eta guretzat sorpresa bat zekarrela aipatu zigun.  

Sorpresa zein izan zen jakin nahi duzue? txori txiki bat!! Hau bai sorpresa polita!!

Horitxo du izena eta istorio ezin politagoa kontatu zigun Edurnek. Aspaldi  Edurneren amatxok ondoezik aurkitu zuen eta medikuarengana eraman ondoren hankatxoa oso kaltetuta zuela esan zioten eta ezin zitekeela ezer egin. Edurneren amak ordea, ukendu berezi bat prestatu eta sendatzea lortu zuen baina oraindik ezin du ondo hegan egin gaixoak. Gaur egun Edurneren amatxok ezin du Horitxo zaindu eta eskolan hegaztien inguruko proiektua lantzen hasi garela jakitean, ekartzea pentsatu du berari esker gauza berriak ikasi  eta guk zaintzeko. Ideia paregabea! 

Horitxorentzako toki berezi bat prestatu dugu gelan eta pixkanaka gu bezala egokitzen ari da eskolara. Txandaka gerturatzen gara berarengana ezagutu gaitzan eta bera behatuz gauza berriak ikasten hasteko. Ezagutu nahiko duzue ezta? 

                             

Edurneren amatxok Horitxori aukera berri bat eman zion eta urte guzti hauetan ezin hobeto zaindu du beraz, hemendik aurrera berak hasitako zainketari jarraipena emango diogu. Mila esker Edurne gurekin gogoratu eta sorpresa polit hau emateagatik!!

 

2020-2021 · Sin categoría

Proiektu berri baten hasieran!

Kaixo familiok!

Azkenaldian atarira Txantxangorria etorri zaigu bisitan eta zenbaitetan eskolara ere sartu zaigu! Txantxangorriaz gain ordea, eskola inguruan hegazti desberdinak entzun eta ikusten ditugu baina konturatu gara hauen inguruan oso gutxi dakigula beraz, hegaztien inguruko proiektuari eman diogu hasiera. 

Beti bezala, proiektuari hasiera emateko gure aurrezagutzetatik abiatu gara  hauek zerrendatuz eta jarraian, jakin nahi duguna azpimarratu dugu denon artean.  

                                                    

 

Zerrendak osatu eta gero, etxera oharra bidali eta  gure proiektuaren berri eman ondoren, egun hauetan etxetik ekarritako ekarpenen aurkezpenak egiten aritu gara. Pixkanaka urduritasunak alde batera utzi eta aurkezpenetan trebatzen ari gara! Begira begira!

 

Etxetik ekarritako materiala proiektu gunean kokatu dugu eta pixkanaka betetzen hasi gara! Gure proiektuaren berri izan nahi baduzue adi egon gure blogera!

2020-2021

Abstrapziokerietan!

Kaixo lagunok!

Azken asteetan Abstrapzioa lantzen ibili gara gelan. Ohiko lan egiteko moduetatik atera eta teknika  berriekin esperimentatzeko aukera izan dugu. Horrekin batera, Collage-a zer den ezagutu dugu eta pixkanaka lan prozesu luzeagoak burutzen trebatzen aritu gara.

Prozesuan zehar  asko ikasi dugu eta teknika berriekin gure irudimena askatuz  ikaragarri disfrutatu dugu! Hona hemen egindako lanaren emaitza! 

Collageak nola burutu ditugun ikusi ahal izateko bideo hau prestatu dugu, ea gustoko duzuen!

http://https://youtu.be/rrxWb9TYouA