2020-2021

Eraldatutako gorputzak

Kaixo kaixo!!

Gaur  Balenciaga  museoan egon gara eta Getariako diseinatzailearen bizitza ezagutuz eman diogu hasiera bisitari.

Hasierako azalpenak arretaz entzun eta museoan errespetatu beharreko arauak argitu ondoren, bere arropa diseinuak ikustera joan gara.  Erakusketan momentu honetan Alaïaren diseinuak ere ikusgai daude beraz, bien lanak ezagutu ahal izan ditugu.  Begira begira!

Museoan zehar gure gidariak eman dizkigun azalpenez gain, azalpen asko  paretetan idatzita daudela ohartu gara  eta zenbait kasutan, telebistan entzun eta ikusi ahal izan ditugu. Bisitariengana informazioa helarazteko aukera desberdinak daudela konturatu  gara eta gure erakusketarako kontutan hartuko dugu!

Diseinatzaileen diseinu desberdinak ezagutu ondoren, lanean jartzeko ordua heldu zaigu. Balenciagak bere diseinuetan askotan erabiltzen duen kapa egiteko aukera izan dugu! Horretarako, lehendabizi guraizeekin diseinua moztu dugu eta jarraian errotulkiekin pertsonalizatu dugu. 

 Ekintza bukatutzat emateko, kapei sokatxoak jarri dizkiegu eta janzteko ordua heldu zaigu! Arropen formak gure gorputza eraldatzeko aukera ematen digula ikasi dugu eta  ikaragarri disfrutatu dugu! 

Laister arte Balenciaga museoa!!