2020-2021 · Sin categoría

Ilargiaren faseak

Kaixo!

Proiektuarekin lotuta, gure hasierako zalantzak argitzen jarraitzen dugu eta oraingo honetan, talde txikietan jarri eta hamaiketako berezia banatu digute! Zer den jakin nahi? Oreoak!! Hau da hau sorpresa!!

Irakasleek, talde bakoitzari lau banatu dizkigute baina zertarako izango ote dira?

Gure zalantzen artean, ilargia zergatik handitzen den eta zergatik txikitzen den jakin nahi genuela gogoratu dugu. Fase hauek hobeto ulertu ahal izateko guk geuk sortu nahi izan ditugu eta Oreoak ezin aproposagoak izan dira! Lanera!

Ba ahal zenekiten ilargiak izen desberdinak hartzen dituela bere tamainaren arabera? Begira nola geratu zaizkigun!

Ekintzari bukaera emateko, zer egin genezakeen? Oreo goxo goxoak jan, nola ez!!  Hau bai bukaera paregabea!

2020-2021

Gure Eguzki Sistema sortzen

Kaixo!! 

Eguzki Sistema eta planeten inguruan gauza pila ikasi ondoren, azken aste hauetan, sormen gelan egon garela  aprobetxatuz, gure eguzki sistema sortzeari ekin diogu!

Lehendabizi, planetak nolakoak diren jakiteko etxetik ekarritako eta gelan ditugun liburuak aztertu ditugu.

Planeta bakoitzaren ezaugarriak argi izan ondoren, gure planetak egiten hasi ginen. 

Nola gelditu zaizkigun ikusi nahi? Hona hemen!

Planetak prest izatean, gure eguzki sistema osatzen jarraitzeko eguzkia eta ilargia falta zitzaizkigun. Eguzkia nola egin genezakeen? Planetak baino handiagoa izan behar zen baina zer erabili genezakeen berau marrazteko? Gure geletan neurketak eta frogak egiten ibili ondoren aurkitu genuen modua! Ilargia egitea errazagoa izan zen…

Eguzki Sisteman ordea, aipatutako guztiaz gain, meteoritoak daudela ere bagenekien. Su eta harriekin  osatuak daudela ikusi genuen liburuan eta hauek nola egin pentsatzeari ekin genion. Tenpera koloreak nahastu, paper eta materialak atera eta irudimena martxan jarrrita lanean hasi ginen! Begira begira!!

Eguzki Sistemako elementu nagusiak bukatu genituenean, arazo berri batekin egin genuen topo. Non kokatu guzti hau? Espazioa sortu behar genuen baina nola egin? Nolakoa da espazioa? Hasiera batean beltz beltza zela uste genuen baina berriz liburuak kontsultatu ondoren, konturatu ginen kolore desberdinetako izarrak, nebulosak… ere bazeudela eta beraz, kolorea ere sartu behar genuen gure espazioa sortzerako garaian. Hona hemen prozesuaren inguruko zenbait argazki!

Espazioa bukatzerakoan, gure planetak eta eguzkia bertan kokatu genituen baina ez edozein ordenetan! Jarraian, elementu bakoitzari dagokion izena idatzi genion txarteltxoetan.

Egindako ormairudia pasabidean jartzeko unea heldu zen baina eskolako gainontzeko lagunek egindakoa zer zen jakiteko izenburua egitea falta zitzaigun! Denon artean beharrezkoak ziren letrak margotu, moztu eta kokatzeari ekin genion!!

Gure lanari bukaera emateko, meteoritoak, espaziontziak…kokatu genituen baina liburuak berriro begiratuz konturatu ginen Marte eta Jupiter planeten artean dagoen harrizko harresia egitea falta zitzaigula! Martxan jarri ginen eta liburuen laguntzarekin toki egokian kokatu genuen gure lana borobilduz! 

Azken emaitza zein den jakin nahi duzue? Hona hemen!

 

 

 

2020-2021 · Sin categoría

Eguzki Sistema ezagutuz

Kaixo!

Proiektuarekin jarraituz, gure jakin-minetatik abituz,  gure eguzki sistemako planeten ezaugarriak aztertu eta ikasten  aritu gara azken asteetan. Ikasi dugun guztia azalpen liburu batean bildu dugu eta osagarri bezala azalpen bideo hau prestatu dugu. 

Eguzki sistemari buruz zenbat ikasi dugun ikusi nahi? Aurrera!! Ea gustoko duzuen!!

 

2020-2021 · Sin categoría

Konstelazioak ezagutzen eta sortzen

KAIXO FAMILIAK!

Aurreko astean, gelara sartu eta begira nolako sorpresarekin egin genuen topo!

Gelako lurrean konstelazioen irudi eta izenekin osatutako txarteltxoak  zeuden eta sabaian izar eta nebulosak ikusi zitezkeen. Kolorez aldatzeaz gain, mugitu ere egiten ziren!! Begira begira!

Txarteltxoetan azaltzen ziren konstelazioak ikusi nahiean, lurrean etzan ginen eta begiak ondo irekita, bilaketari ekin genion.

Zeruko izarretan zenbait irudi ikustea erraza  izan zen baina beste zenbait aurkitzea ez zitzaigun batere erraza egin! Horrekin nahikoa ez eta zientzia txokoan, argi mahaian konstelazioak ondo aztertu eta geoplanoetan hauek sortzeari ekin genion. 

Bukatzeko, klariona eta gometsekin gure konstelazioak sortu genituen. Ikusi nahi?

 

 

2020-2021 · Sin categoría

Proiektu berrian murgilduta!

Kaixo familiak!!

Ikasturteko gure lehen proiektuari hasiera eman diogu!!

Gelan interes handia azaldu eta gero, azken asteotan espazioaren gaian murgildu gara. Proiektuari hasiera emateko, zer dakigun eta  zer jakin nahi dugun zehazten hasi ginen horretarako zerrendak osatuz.

 

Gaiaren inguruan hitz egin ondoren, espazioaren inguruko gauza pilo bat dakizkigula konturatu ginen baina  argitu nahi ditugun hainbat zalantza ere azaldu ziren!!

Zalantza hauek argitzen hasteko, azken bi asteetan etxetik gaiarekin erlazionatutako liburuak, argazkiak, eskulanak,maketak…ekarri ditugu eta gelakideen aurrean aurkezpena ere burutu dugu. Ikusi nahi?

                               

 

Hau da hau material pila!! Azalpen eta aurkezpenekin bukatu ondoren, gelako txoko bat aukeratu eta dena bertan kokatu dugu antolaturik!!

Gure proiektuaren berri izan nahi baduzue, adi egon gure blogera!!