Sin categoría

Ur festa!

Kaixo familiak!

Ikasturteko azken txanpan murgildu gara eta bukaera on bat emateko 4 eta 5 urtekoek ur jolasak antolatu  ditugu atarian! Nola pasa dugun ikusi nahi?

     

Ekintza borobiltzeko 4 eta 5 urtekoen artean globo gerra burutu dugu! 

Pila disfrutatu dugu!!  Bukaeran, eguzkitan jarri gara etxera joan baino lehen ondo zikatzeko! 

Aipatu dugun bezala, ikasturtea bukatzear dugu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu ikasturte berezi hau horren ondo aurrera eramaten laguntzeagatik.

Disfrutatu merezitako oporrak eta laister arte!!

2020-2021 · Sin categoría

Hegaztien proiektua

Kaixo!!

Dakizuen bezela hegaztien inguruko proiektua hasi genuen orain dela denbora bat. Hilabete hauetan  zertan ibili garen erakutsi nahi dizuegu gaurkoan. Proiektu honekin herrian ezagutzen ez ditugun hegazti asko ditugula ohartu gara eta hauen inguruan izan ditugun zalantzak argitzeaz gain, gauza berriak ikasteko aukera izan dugu.

Landu, ikasi eta egindakoaren berri izan dezazuen bideo bat prestatu dugu.  

Espero dugu zuek ere gauza berriak ikasteko balioagarria izatea! 

 

https://youtu.be/ipO_-Bg0ySg

 

2020-2021 · Sin categoría

Altxorraren bila!

Kaixo kaixo!!

Badakizue zer gertatu zitzaigun aurreko ostiralean?

Gelara sartzean trapu pilla topatu genituen lurrean! Baita ezpata, altxorraren mapa eta pista bat ere!  Piratak bat izan zen! Altxorra utzi omen zigun eta horretarako,  partxea margotu, zapia buruan jarri eta mapa eskuan abiatu ginen, pirata bihurtuta gu ere!

 

Eta halaxe eraman gintuen lehen pistak eskola aurreko parkera, kabia egindako lekua aipatzen baitzuen! Han, txapela batekin zetorren hurrengo pista, Getariako diseinatzailea aipatuz.

 

Txalekoa aurkitu genuen Balentziaga museo kanpoan eta hurrengo pistari jarraituz, Elkanoko monumentura jaitsi ginen, piratak eskatu bezala, abestuz bidean..  “sardina baat, bi sardina…“. 

Gerriko eta guzti, abitu ginen azken pistaraino eskutik emanda, bertan baitzegoen altxorra ikusi ahal izateko kataloxa! Baita lau urtekoak ere! Haiei ere piratak altxorraren bila antolatu zien!

Bertatik ikusten omen zen non zegoen altxorra, pala eta kuboz egindako zuloren batean… Noski, hondartzan!! Ziztu bizian jaitsi eta hantxe topatu genuen X: han zegoen gure altxorra

Eguraldia, konpainia eta paisaiaz gozatuta, eskolara itzultzeari ekin genion, goiz ederra pasata!

Orain ulertzen dugu abestia “Piraten bizitza hoberena da”, horrela lagunekin jolasean eta mokadu goxoa janda, primeran bizi delako bat! 

Pasa genuen egun paregabearen erakusle hemen duzue bideoa!

https://youtu.be/rS5_sk4PgcI

Ayo pelayo!

2020-2021 · Sin categoría

Proiektu berri baten hasieran!

Kaixo familiok!

Azkenaldian atarira Txantxangorria etorri zaigu bisitan eta zenbaitetan eskolara ere sartu zaigu! Txantxangorriaz gain ordea, eskola inguruan hegazti desberdinak entzun eta ikusten ditugu baina konturatu gara hauen inguruan oso gutxi dakigula beraz, hegaztien inguruko proiektuari eman diogu hasiera. 

Beti bezala, proiektuari hasiera emateko gure aurrezagutzetatik abiatu gara  hauek zerrendatuz eta jarraian, jakin nahi duguna azpimarratu dugu denon artean.  

                                                    

 

Zerrendak osatu eta gero, etxera oharra bidali eta  gure proiektuaren berri eman ondoren, egun hauetan etxetik ekarritako ekarpenen aurkezpenak egiten aritu gara. Pixkanaka urduritasunak alde batera utzi eta aurkezpenetan trebatzen ari gara! Begira begira!

 

Etxetik ekarritako materiala proiektu gunean kokatu dugu eta pixkanaka betetzen hasi gara! Gure proiektuaren berri izan nahi baduzue adi egon gure blogera!

2020-2021 · Sin categoría

Ilargiaren faseak

Kaixo!

Proiektuarekin lotuta, gure hasierako zalantzak argitzen jarraitzen dugu eta oraingo honetan, talde txikietan jarri eta hamaiketako berezia banatu digute! Zer den jakin nahi? Oreoak!! Hau da hau sorpresa!!

Irakasleek, talde bakoitzari lau banatu dizkigute baina zertarako izango ote dira?

Gure zalantzen artean, ilargia zergatik handitzen den eta zergatik txikitzen den jakin nahi genuela gogoratu dugu. Fase hauek hobeto ulertu ahal izateko guk geuk sortu nahi izan ditugu eta Oreoak ezin aproposagoak izan dira! Lanera!

Ba ahal zenekiten ilargiak izen desberdinak hartzen dituela bere tamainaren arabera? Begira nola geratu zaizkigun!

Ekintzari bukaera emateko, zer egin genezakeen? Oreo goxo goxoak jan, nola ez!!  Hau bai bukaera paregabea!

2020-2021 · Sin categoría

Eguzki Sistema ezagutuz

Kaixo!

Proiektuarekin jarraituz, gure jakin-minetatik abituz,  gure eguzki sistemako planeten ezaugarriak aztertu eta ikasten  aritu gara azken asteetan. Ikasi dugun guztia azalpen liburu batean bildu dugu eta osagarri bezala azalpen bideo hau prestatu dugu. 

Eguzki sistemari buruz zenbat ikasi dugun ikusi nahi? Aurrera!! Ea gustoko duzuen!!

 

2020-2021 · Sin categoría

Konstelazioak ezagutzen eta sortzen

KAIXO FAMILIAK!

Aurreko astean, gelara sartu eta begira nolako sorpresarekin egin genuen topo!

Gelako lurrean konstelazioen irudi eta izenekin osatutako txarteltxoak  zeuden eta sabaian izar eta nebulosak ikusi zitezkeen. Kolorez aldatzeaz gain, mugitu ere egiten ziren!! Begira begira!

Txarteltxoetan azaltzen ziren konstelazioak ikusi nahiean, lurrean etzan ginen eta begiak ondo irekita, bilaketari ekin genion.

Zeruko izarretan zenbait irudi ikustea erraza  izan zen baina beste zenbait aurkitzea ez zitzaigun batere erraza egin! Horrekin nahikoa ez eta zientzia txokoan, argi mahaian konstelazioak ondo aztertu eta geoplanoetan hauek sortzeari ekin genion. 

Bukatzeko, klariona eta gometsekin gure konstelazioak sortu genituen. Ikusi nahi?

 

 

2020-2021 · Sin categoría

Proiektu berrian murgilduta!

Kaixo familiak!!

Ikasturteko gure lehen proiektuari hasiera eman diogu!!

Gelan interes handia azaldu eta gero, azken asteotan espazioaren gaian murgildu gara. Proiektuari hasiera emateko, zer dakigun eta  zer jakin nahi dugun zehazten hasi ginen horretarako zerrendak osatuz.

 

Gaiaren inguruan hitz egin ondoren, espazioaren inguruko gauza pilo bat dakizkigula konturatu ginen baina  argitu nahi ditugun hainbat zalantza ere azaldu ziren!!

Zalantza hauek argitzen hasteko, azken bi asteetan etxetik gaiarekin erlazionatutako liburuak, argazkiak, eskulanak,maketak…ekarri ditugu eta gelakideen aurrean aurkezpena ere burutu dugu. Ikusi nahi?

                               

 

Hau da hau material pila!! Azalpen eta aurkezpenekin bukatu ondoren, gelako txoko bat aukeratu eta dena bertan kokatu dugu antolaturik!!

Gure proiektuaren berri izan nahi baduzue, adi egon gure blogera!! 

Sin categoría

KURTSOKO AZKEN TAILERRA!

AUPA AUPA LAGUNAK!!!! 

OSTEGUNA IRITSI DA!!! BAI, BERRIZ OSTEGUNA!! 

BAINA GAURKO OSTEGUNA, OSTEGUN BEREZIA DUGU! 

OPOR AURREKO AZKEN OSTEGUNA! 

BADUGU GOGO PIXKAT OPORRAK HARTZEKO EZTA? BA NOSKI! ONGI MEREZITAKO OPORRAK IZANGO DITUZUE ORAINGOAN BEHINTZAT! 

IKASTURTEKO AZKEN TAILERRAK JARRIKO DITUGU BAINA EZ TRISTATU… BUELTAN BERRIRO IZANGO DITUGU! 

BA BETI BEZALA… HARTU PATXADAZ ETA AUKERATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUENA HASTEKO.  

ONDO ONDO PASA LANEAN ETA…. 

ONDO ONDO PASA OPORRAK!!!! 

MUXU ERRRALDOI BAT BAKOITZARENTZAT!! 

  1. ZENTZUMEN TAILERRA ZENTZUMEN JOLASA 11
  2. SUKALDARITZA TAILERRA HOSTOPILAREKIN EGINIKO LOREA (Sukaldaritza Tailerra)
  3. PSIKOMOTRIZITATEA oroitzapenen potea PSIKOMOTRIZITATEA
  4. ESPERIMENTUA HIZKI ETA MARRAZKI MAGIKOAK
  5. DANTZA EURI MAKILA
  6. ESKULANA  

*Proposaturiko jarduera hauek Haur Hezkuntzako Curriculumean azaltzen diren bi esperientzia eremuetan eragiten dute: Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueran eta baita Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpenean. 

 ————————————————————————————————————————————–

¡¡HA LLEGADO EL JUEVES!!! ¡SÍ, DE NUEVO EL JUEVES! 

¡PERO HOY ES UN JUEVES ESPECIAL! 

¡EL ÚLTIMO JUEVES ANTES DE VACACIONES! 

TENEMOS MUCHAS GANAS DE DISFRUTAR DE LAS VACACIONES, ¿NO? ¡CLARO QUE SÍ! ¡COMO SIEMPRE,  TENDRÉIS UNAS VACACIONES MUY MERECIDAS! 

VAMOS A PONER LOS ÚLTIMOS TALLERES DEL CURSO, PERO NO NOS ENTRISTEZCAMOS. 

PUES, COMO SIEMPRE, TÓMALO CON CALMA Y ELIGE LO QUE MÁS TE GUSTE PARA EMPEZAR. 

DIVIÉRTETE TRABAJANDO. 

DIVIÉRTETE EN VACACIONES!!!! 

¡UN BESO PARA CADA UNO! 

  1. JUEGO DE LOS SENTIDOS (Zentzumen tailerra) 
  2. TALLER DE COCINA (Sukaldaritza tailerra) 
  3. TALLER DE PSICOMOTRICIDAD (Psikomotrizitate tailerra)  
  4. EXPERIMENTO (Esperimentua) 
  5. BAILE (Dantza)  
  6. MANUALIDADES (Eskulanak) 

*Las propuestas planteadas inciden en los dos ámbitos de experiencia que aparecen en el Currículo de Educación Infantil:Construcción de la propia identidad y conocimiento del medio físico y social y Construcción de la propia identidad y comunicación y representación. 

 

ONGI IBILI OPORRETAN! GOZATU ETA LASTER ARTE!!!