Gaur eskolan Inauteriak ospatu ditugu eta primeran pasa dugu. Hona gure mozorroak! Gure dantzaren bideoa laster jarriko dugu, adi egon!!
Beste Iturzaeta Herri Eskola Sites gune bat besterik ez
Gaur eskolan Inauteriak ospatu ditugu eta primeran pasa dugu. Hona gure mozorroak! Gure dantzaren bideoa laster jarriko dugu, adi egon!!
Gaurkoan, Atzegi elkartekoak diren Izar eta Amaia lankideak, elkarteari buruzko aurkezpena egin digute eta bide batez, Amaiak bere bizitzako pasarte ezberdinak konpartitu ditu gurekin. Momentu oso polita eta interesgarria bizi izan dugu. Amaieran gainera, dantzan ibiltzeko aukera ere izan dugu! Aupa AMAIA!!
Aurtengoan ere makilak hartu eta alaitu ditugu herriko kaleak! Zuzenean ikusterik izan ez bazenu, hona hemen laburpentxo bat!
Gaur herriko frontoian izan gara Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen karpa ikusten. Bertan, Gipuzkoa hobeago bat izateko hainbat gomendio idatzi dituzte gure ikasleek.
Ez dago urtea bukatzeko modu hoberik elkarrekin abesten aritzea baino. Abenduan Euskararen Egunean eta gabonetako oporren bezperan, kantuan aritu ginen.