Artea ikasgaian, ikasleek marrazki bizidunak sortu dituzte, 1930. urtean egiten ziren antzera!
Hilabetea: martxoa 2022
Europan zehar bidaiatuz
Europa proiektuaren baitan, ikasleek, taldeka, agentzia bidai baten lanak egin dituzte, hau da, talde bakoitzak Europan zehar 10 edo 14 egunetako bidaia antolatu du. Bidaian zehar hiru edo lau herrialde ezberdin bisitatzen dira eta egun bakoitzeko ostatuak, garraioak eta bisita lekuak antolatu dituzte. Eta noski, bidaiaren kostua ere kalkulatu behar izan dute. Oso interesgarriak izan dira egin dituzten aurkezpenak!
Zarautzera egun pasa
Martxoak 1ean gure ikasleek Orokietako ikastetxean Uxue Alberdi elkarrizketatu zuten. Ondoren, irrati gelan poesia ezberdinak grabatu zituzten eta bertako ikasleekin jolas garaia konpartitu zuten, esperientzia polita! Horrez gain, malekoian bazkaldu, hondarretan jolastu, Santa Barbara igo eta mendi aldetik itzuli ginen herrira. A zer nolako abenturak!
Hemen duzue bideoa eta hemen Uxue Alberdiri eginiko elkarrizketa.
DYAko tailerra
Gaurkoan DYAkoen eskutik tailer benetan interesgarria jaso dugu. Hona hemen bideoa!