ORIENTAZIO LASTERKETAK

Ikasturteko azken txanpa dator, gero eta gutxiago falta zaigu udarako. Gorputz hezkuntzako saioetan, beste jarduera batzuekin batera, orientazio lasterketak lantzen ari gara.

Mapa hartu eta talde txikitan bilduta bakoitzak bere balizak bilatu beharko ditu. Garrantzitsua da ez galtzea!

Musikagileen Denbora-lerroa

Musikagileen edo konposatzaileen denbora lerroa egin genuen opor aurretik.

1500. urtetik  gaur arteko tartean ikasle bakoitzak musikagile bat landu zuen.

Europan kokatu genituen, eta haien partituren arteko ezberdinatasunak ikusi genituen. Bakoitzaren pieza garrantzitsuak landu eta haien biografiak ere pixka bat landu genituen. Hemen amaierako argazkia!