Iritsi da agurtzeko unea. Ohartu orduko iritsi baita gure ikasleen azken eguna. Ikasturtea zoragarria izan da eta amaiera ere, benetan ederra. Hemen duzue ikasleek urte guzti hauetan bizi izan duten ibilbidea nolabait laburbiltzen duen bideoa. Disfrutatu udaz!! Agurrik ez, geroarte baizik!
Egilea: admin
ORIENTAZIO LASTERKETAK
Ikasturteko azken txanpa dator, gero eta gutxiago falta zaigu udarako. Gorputz hezkuntzako saioetan, beste jarduera batzuekin batera, orientazio lasterketak lantzen ari gara.
Mapa hartu eta talde txikitan bilduta bakoitzak bere balizak bilatu beharko ditu. Garrantzitsua da ez galtzea!
Musikagileen Denbora-lerroa
Musikagileen edo konposatzaileen denbora lerroa egin genuen opor aurretik.
1500. urtetik gaur arteko tartean ikasle bakoitzak musikagile bat landu zuen.
Europan kokatu genituen, eta haien partituren arteko ezberdinatasunak ikusi genituen. Bakoitzaren pieza garrantzitsuak landu eta haien biografiak ere pixka bat landu genituen. Hemen amaierako argazkia!
INAUTERIETAKO DANTZA
ALBISTEGIA
Europako Proiektua landu dugunean, kazetarien gisan, albisteak nola idazten eta aurkezten diren ikasi dugu. Hemen duzue Iturzaetako albistegia, albiste benetan eroak!
Etwinning
Endangered animals project
If you want to see what we have been doing click in the links below.
STOP MOTION
Artea ikasgaian, ikasleek marrazki bizidunak sortu dituzte, 1930. urtean egiten ziren antzera!
Europan zehar bidaiatuz
Europa proiektuaren baitan, ikasleek, taldeka, agentzia bidai baten lanak egin dituzte, hau da, talde bakoitzak Europan zehar 10 edo 14 egunetako bidaia antolatu du. Bidaian zehar hiru edo lau herrialde ezberdin bisitatzen dira eta egun bakoitzeko ostatuak, garraioak eta bisita lekuak antolatu dituzte. Eta noski, bidaiaren kostua ere kalkulatu behar izan dute. Oso interesgarriak izan dira egin dituzten aurkezpenak!
Zarautzera egun pasa
Martxoak 1ean gure ikasleek Orokietako ikastetxean Uxue Alberdi elkarrizketatu zuten. Ondoren, irrati gelan poesia ezberdinak grabatu zituzten eta bertako ikasleekin jolas garaia konpartitu zuten, esperientzia polita! Horrez gain, malekoian bazkaldu, hondarretan jolastu, Santa Barbara igo eta mendi aldetik itzuli ginen herrira. A zer nolako abenturak!
Hemen duzue bideoa eta hemen Uxue Alberdiri eginiko elkarrizketa.