IRITSI DA EGUNA

Iritsi da agurtzeko unea. Ohartu orduko iritsi baita gure ikasleen azken eguna. Ikasturtea zoragarria izan da eta amaiera ere, benetan ederra. Hemen duzue ikasleek urte guzti hauetan bizi izan duten ibilbidea nolabait laburbiltzen duen bideoa. Disfrutatu udaz!! Agurrik ez, geroarte baizik!

ORIENTAZIO LASTERKETAK

Ikasturteko azken txanpa dator, gero eta gutxiago falta zaigu udarako. Gorputz hezkuntzako saioetan, beste jarduera batzuekin batera, orientazio lasterketak lantzen ari gara.

Mapa hartu eta talde txikitan bilduta bakoitzak bere balizak bilatu beharko ditu. Garrantzitsua da ez galtzea!

Musikagileen Denbora-lerroa

Musikagileen edo konposatzaileen denbora lerroa egin genuen opor aurretik.

1500. urtetik  gaur arteko tartean ikasle bakoitzak musikagile bat landu zuen.

Europan kokatu genituen, eta haien partituren arteko ezberdinatasunak ikusi genituen. Bakoitzaren pieza garrantzitsuak landu eta haien biografiak ere pixka bat landu genituen. Hemen amaierako argazkia!

                 

 

Endangered animals project

 
During this semester we have learned about the animals that are in danger of extinction and we have created this magazine about it.

We have also learned how to write news and we created some crazy news about animals.
 
Also, with the Etwinning program we have been in contact with different schools in Europe, 4 schools in Poland and one in Romania. We have exchanged information, sent them a questionnaire, answered their questions…
 

If you want to see what we have been doing click in the links below.

 
Magazine 6A:
 
Magazine 6B:

Europan zehar bidaiatuz

Europa proiektuaren baitan, ikasleek, taldeka, agentzia bidai baten lanak egin dituzte, hau da, talde bakoitzak Europan zehar 10 edo 14 egunetako bidaia antolatu du. Bidaian zehar hiru edo lau herrialde ezberdin bisitatzen dira eta egun bakoitzeko ostatuak, garraioak eta bisita lekuak antolatu dituzte. Eta noski, bidaiaren kostua ere kalkulatu behar izan dute. Oso interesgarriak izan dira egin dituzten aurkezpenak!