INAUTERIAK!

Gaur eskolan Inauteriak ospatu ditugu eta primeran pasa dugu. Hona gure mozorroak! Gure dantzaren bideoa laster jarriko dugu, adi egon!!

 

ATZEGI elkartea Iturzaetan

Gaurkoan, Atzegi elkartekoak diren Izar eta Amaia lankideak, elkarteari buruzko aurkezpena egin digute eta bide batez, Amaiak bere bizitzako pasarte ezberdinak konpartitu ditu gurekin. Momentu oso polita eta interesgarria bizi izan dugu. Amaieran gainera, dantzan ibiltzeko aukera ere izan dugu! Aupa AMAIA!!

 

ETORKIZUNA ERAIKIZ

Gaur herriko frontoian izan gara Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen karpa ikusten. Bertan, Gipuzkoa hobeago bat izateko hainbat gomendio idatzi dituzte gure ikasleek.

 

ADITUAREN BISITA

Gaur, urriak 25, Karlos irakasle ohiaren bisita izan dugu. Kasu honetan ordea, ez gorputz heziketako saioak burutzeko, fosilen inguruko ezagutzak transmititzeko baizik. Hainbat eta hainbat fosil gordeak ditu Karlosek, bizitzaren hasierako garaikoak, dinosaurioen aurretiko nahiz ondorengoak, alegia, Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa garaietakoak. Azalpen benetan interesgarriak eman dizkigu.

Algorri

Irailaren 30ean, 6.mailako ikasleak Algorrira joan ginen eguna pasatzera. Une honetan Natur Zientziak ikasgaian “Erliebea” proiektua lantzen ari garenez, irteera benetan aproposa izan zen gure ikasleentzat. Bertan, Zumaiko kostaldea aztertu genuen, hain zuzen, mundu mailan hain garrantzitsuak diren Flysch-en inguruko ezagutzak eskuratu baitzituzten.

Horretarako, interpretazio zentroan hitzaldi eta bideo ezberdinak ikusi zituzten, Algorriko itsasertzean egon ziren, San Telmo ermitara ibilaldia egin zuten, Itzurungo hondartzan ere izan ziren, harri eta mineralen tailerrean parte hartu zuten, etab. Parkean bazkaldu eta jolasean aritzeko denbora ere izan zuten! Egun benetan ederra!